Basurdeen kalteak jasaten ditugunak gu gara, baserritarrak. Ezin dugu negurako belarrik ganoraz bildu basurdeek larreak harrotu dizkigutelako. Ezin ditugu gure uztak jaso, haiek jan egin dituztelako.
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu du basurdeen populazioak gora egiten duela esponentzialki. Ehiza dela basurdeen populazioa kontrolatzeko erabiltzen den neurria. Iaz , esaterako, Gipuzkoan 1.300 basurde ehizatu ziren eta hala ere populazioak gora egiten du.
Entzun ahal izan dugu basurdeak hiri inguruetan “gehienbat” kontrolatzen direla. Landa ingurunean bizi garenok zer gara bigarren mailako herritarrak? Basurdeek istripuak eragiten dituztela eta aseguruak ez direla horren kargu egiten… Arazoa denona da eta gero eta larriagoa bihurtzen ari da. Ez dugu basurdea desagertzerik nahi, baizik eta gainpopulazioa kontrolatzea.
Arrasateko baserritarrek ikusi dute urteak joan urteak etorri hainbat eskualdetan basurdeen kalteen kontrola egin egin dela, baina eskualde honetan, Debagoienan, arazoa areagotu egin da. Kalteak geroz eta gehiago dira. Debagoienan ehiza egitea suertatzen zaion koadrilak ez dio aurre egiten arazoari (kontrolaren ardura eskualde bakoitzeko ehiza koadrilak du).
“Baserriak, elikadura osasuntsu, lurralde kudeatzaile eta jasangarritasunaren bermea den neurrian, etorkizuna oparoa du” dio Iñaki Goenaga ENBAko presidenteak
Gaur goizean ENBA nekazal sindikatuak bere XXV. Batzarra ospatu du Urnietako Salesiarren Ikastetxean eta bertan elkartu da jende ugari, baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak (Mikel Pagola Urnietako alkatea, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Nekazaritzako diputatua, Arantza Tapia Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako Sailburua, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Iñigo Urkullu , Euskadiko Lehendakaria.
EHNE eta ENBA nekazal sindikatuko ordezkariok elkarrekin prentsaurrekoa egin dugu Donostiako Koldo Mitxelenan gaur goizean, pasa den ostiralean, hilaren 13an, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumen batzordean Aranzadik egindako agerraldia baloratzeko.
Sindikatuen ustez, Aranzadiren agerraldian datu okerrak, gezurrak eta oinarri zientifikorik gabeko iritziak, uste subjektiboak eta argumenturik gabeko balorazioak plazaratu ziren. Ondorioz, onartezina den alarmismoa piztu zuen, etengabe aurreikusi gabe edo onartu gabe dauden bideak eta trazatuak onartuta baleude bezala aipatuz. Horregatik guztiagatik ez dugu ulertzen Aranzadi bezalako prestigiodun elkarte batek zein motibazio izan dezakeen erabat orkestratutako eszenografia honetan parte hartzeko.
Aranzadik, zoritxarrez, argi utzi zuen, bere ustean, abeltzaintza estentsiboak ez duela etorkizunik (2002an Eusko Legebiltzarrean aurreikuspen berdina egin zuen, eta zorionez, ez zuen asmatu) “Aralarren artzaintza desagertuko balitz ez litzateke deus ere gertatuko” bezalako adierazpenak eginez, eta honenbestez, Aralarko kudeaketa gaur egungo egoera kudeatzera mugatu beharko litzateke gaineratuz (artzain errolda, bordak, bideak, etb). Horrekin argi uzten du natur eremua kudeatzen duten abeltzainen etorkizun hobea ahalbidetzeko egin daitezkeen azpiegiturekiko duen kontrako jarrera.
Euskadiko Elkargo Autonomoaren nekazal errenta, 2016 urtean, %3,2an igo bazen ere, Gipuzkoako lurraldean %3ko beherapena jasan zen, udarako lehortearen ondorioz babarruna eta frutaren uzta eskaxiaren ondorioz.
Euskadi mailan mahastiaren igoera izan zen errentaren igoeraren arrazoi nagusia eta Gipuzkoako kasuan berriz, babarruna eta frutaren uzta beherapenak ezin izan du mahastiaren uzta bikaina eta honekin, batera kontuan izan behar da, bai abelzaintza bai basogintza sektorean bai ekoizpena bai balioa ez dela apenas mugitu.
Otsailaren 5ean, ENBAk bere XXV Batzarra ospatuko du ohizko gaiekin batera gogoeta estrategikoa eta ospakizuna bateratuz.
Aurtengokoan honenbestez, 2016ko batzarra ospatzeaz aparte, etorkizuna nondik-norakoa izan daitekeen hitzaldia prestatu dugu Valentziako Unibertsitateko katedraduna den José María García ALvarez-Coqueren eskutik eta amaitzeko, batzarra ixteko, Iñigo Urkullu lehendakariaren partehartzea izango dugu.
Ospakizun giroa areagotzeko bai batzarraren amaieran bai sagardotegiko bazkarian hainbat bertsolari izango ditugu eta dei berezia egiten diegu bai bazkide bai laguneri bertaratzeko.
Hona hemen prestatu dugun egitaraua