ENBA nekazal sindikatuak, Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Dekretuaren aurrean, bere aurkako posionamendua helarazi die bai Jaurlaritza bai EUDELeri eta ustialeku kalifikazioa duten baserriak salbuetsita uztea eskatzen du.
ENBAren ustean, argi dago Dekretua hirietako eraikin kolektiboetarako pentsatua dagoela eta honenbestez, leurraldean zehar barreiatuak dauden baserrien errealitatetik oso urrrun dagoela.
Gure baserrien gehiengoa eraikin isolatuak dira, lursail pribatuaz inguratuak eta honenbestez, lur publikoarekin kontakturik gabe, aitzinakoak, famili bakarrarentzat, tamainaz oso haundiak, sarri askotan egurrezko egiturarekin, eraikin tradizionalak (asko Ondare Historiko-Artistikoaren kalifikazioarekin) eta Dekretuaren zirriborroaren helburua erabilera nagusia bizitegitarakoa duten eraikinak izanik, azpimarratu beharrean gaude, baserri gehienetan, denetan ez bada, bizitegitarako erabileraz gain nekazal iharduerari dagozkion erabilerak jasotzen direla, hala nola, abereak, almazena, makineria sartzeko lekua, lastotegia, …
Honezaz gain, baserrietako errealitateaz urrun dagoela mahaigaineratzeko, baserrietan ere irisgarritasuna eta berotze-girotze instalazioak aztertzea proposatzen da eraikinen efizientzia energetikoa kontrolatzeko.
Beraz, hau dena kontuan izanik, ENBA nekazal sindikatuak bai Eusko Jaurlaritzari bai udaletxeak elkartzen duen EUDELeri nekazal ustialeku kalifikazioa duten baserriak salbuetsita uztea planteatu die.