Estatuko esne ekoizpenak zertxobait gora egin (%0,6) eta neurri berean, prezioak behera egin duenean (-%0,6) eta egoeraren arrazoietako bat, edota hobeto esanda aitazki modura esne ekoizpenaren gorakada jartzen denean, DIA kateak Estatuko merkatua apurtzeko borondatea azaldu du, beste behin ere, Frantziko esnea merkaturatuz eta ez nolanahiko prezioan, 0,56 eurotan baizik.
Lotsagarria DIA katearen jokabidea eta ENBAtik dei egiten diogu, bere jokabide maltzurra zuzendu dezan.
Europako Batzordeak, uztailaren 18an ospatutako Nekazaritzako Ministrarien Kontseiluan hainbat estatuk, besteak beste Espainia, eskatutako laguntzen aurrerapena onartu berri du.
Onartutako neurrien artean ustialekuek bizi duten ittolarria leuntzeko Europako laguntza zuzenen aplikazioan nolabaiteko malgutasuna proposatzen da, hain zuzen ere, urriaren 16tik aurrera laguntza zuzenen %70 eta lurrari lotutako landa garapeneko laguntzen %85a, adibidez ICMak, aurreratzeko aukera eskeiniz.
Beraz, ENBA nekazal sindikatuak, aurreko urteetako jokabidea alboratu eta Europako diruaz efikaziaz kudeatzea eskatzen du, administrazioak garai hauetan bizi ohi duen geldotasunaz jabeturik, Eusko Jaurlaritza eta hiru Aldundiengana jotzen du, Europako Batzordeak ahalmentzen duen aukera lehenbaitlehen gauza dezaten eta Europak berak dioen bezala, ohiko kontrolak amaitu gabe ere, laguntza zuzenen %70a eta lurrari lotutako landa garapen laguntzen %85aren ordainketa aurrera dezaten.
Espero dugu, aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, Euskadik kudeaketa bizkor eta eredugarria erakutsiko duela.
Atzo Donostian ospatu genuen Ingurumenaren Nazioarteko Eguna, naturarekiko baserritar eta hiritarrek dituzten ikuspuntu ezberdinaz mintzatuz eta horretarako solaskide apartak izan genituen Joxe Mari Aizega, Leire Arandia, Iker Karrera eta Jon Arruti laukotea.
Aurkezle eta moderatzaile lanetan Ion Muñoa jardun zen maisuki eta ezberdintasunak ezberdintasun, gizarteko bi alde arteko zubigintza lanetan eta helburu amankomunak finkatzen.
(Argazkia: Gema Arrugaeta)
Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain 3 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean, honenbestez, NIREA ekimenean atxikia da.
Aurtengoan, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren laugarren edizioarekin gatoz, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz.
Uztailak 7 eta 8an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 29 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.
ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena, antolatzailea den sindikatuaren ustean, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku.
Gogoratu bestalde, OEB! ekimenak KUTXA FUNDAZIOA duela babesle nagusi modura.
"Natura, baserria, hiria; elkarren arteko begiradak" izenpeko mahaingurua ospatuko da Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, hau da, Ekainaren 5ean.
Bertan, Jon Arruti baserritarrak, D´elikatuz interpretazioa zentruko zuzendaria Leire Arandia, Iker Karrera mendiko lasterkaria eta Basque Culinary Centre unibertsitateko zuzendaria Joxe Mari Aizega arteko elkarrizketa egingo da, baserri munduak Ingurumenari aportatzen dionaz eta, baita ere, hirietako gizarteak nola hausnartzen duen, baserritaren aportazioak baina baita ere, bere ihardueraren afekzioak.
Baserria eta hiriaren arteko harremana estutzeko ezinbestekoa da elkarren arteko elkarrizketa eta topaketa guneak sortzea eta mahaingurua helburu horrekin sortzen da, baserriak eta hiriak ingurumenaz duten perzepzioak eta ideiak elkartrukatzeko.