Duela bi hilabete baino gehiago, Diputatuen Kongresuak, Elikagaien Xahuketa Prebenitzeko Legearen tramitazioaz baliatuz, otsoa Lespre zerrendatik ateratzea onartu zuenetik, Eusko Jaurlaritzak jarduerarik eza kezkagarria erakutsi du, otsoaren aleak ateratzeko inolako pausorik eman gabe, Bizkaia eta Araba zonaldeetan ganaduari eraso egiten ari den espeziea baita.
Kantauriar Itsasertzeko komunitateek lehen urratsak eman dituzte abeltzaintza estentsiboari hainbeste kalte egiten dion otsoaren aleak ateratzeko, baina Eusko Jaurlaritzak, eta zehazkiago, Ingurumen Sailak, gai horretan eskumena duenak, ez du bizi-seinalerik ematen, eta horrek kezka handia sortzen du euskal abeltzaintzaren sektorean, pasotismo horrek kalte handia egiten baitio gure abeltzaintza estentsiboari.
Horregatik guztiagatik, ENBAtik Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu erreakzionatu dezala eta aktiba ditzala behingoz otsoen erauzketak Euskadin.