instagramFacebookTwitter

Baserritik bizitzeko asmoa izanez gero, ezertan hasi baino lehen, kontuan hartu beharreko hainbat gai ezagutu beharko zenituzke: lurrak, finantziazioa, bezeroak, formazioa, aholkularitza teknikoa, dirulaguntzak, … eta hain zuzen horrexegatik, hoberena, gure teknikariekin harremanetan jartzea zenuke, ahalik hoberen, aholkatzeko.

Gure teknikariek indarrean dagien legedia eta bete beharreko araudia agertuko dizute, GAZTENEK programaren berri eman (Euskadin lehen instalakuntzarako jarraitzen den programazioa) eta zein ateetara (erakunde, elkarte,...) bideratu behar duzun zure proiektua gauzatu ahal izateko eta azkenik, zure bizi proiektua abian jartzeko beharrezko diren laguntzak eta babesak ezagutu ditzazun.

GAZTENEK araudia

GaztenekZure bizitza proiektua baserrian gauzatu nahi baduzu jakin beharrean zaude badirela Lehen Instalakuntzarako Laguntzak (6.1. neurria), Europa eta zuri dagokizun Aldundiaren artean finantziatutako laguntzak eta LGP 2015-2020 izeneko Plan orokorra jasotzen duen txostenean jasota daudenak. Bertan ikus ditzazkezu laguntzak jaso ahal izateko bete beharreko baldintzak eta beste hainbat xehetasun.

Hortik aurrera, urtero, Aldundi bakoitzak bere deialdiak egingo ditu eta bertan finkatutako epean egin beharko duzu eskabidea.

  • ARABA: Diputatuen Kontseiluaren 30/2016 Foru Dekretua, apirilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Planaren 2015-2020 plangintzaldiaren baitan nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartzen dituena, 1305/2013 Arautegian eta Eusko Jaurlaritzak berariaz onartuko duen esparru dekretuan ezarritako mugen barruan. Halaber, foru dekretuak laguntza lerro horren 2016rako deialdia onartzen du.
    Foru Gobernu Kontseiluaren 9/2017 Foru Dekretua, 30/2016 Foru Dekretuak     onartutako laguntzak arautzen dituen oinarriak aldatuz eta 2017rako deialdia onartzen du
  • BIZKAIA: Bizkaiko Foru Aldundiaren 175/2016 FORU DEKRETUA, abenduaren 13koa, nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak ematen zaizkie Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzako ustiategiei, eta 2017ko deialdia egiten da.
  • GIPUZKOA: 9/2016 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien aldeko laguntzei buruzkoa: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak. 2017ko deialdia.

 

 

 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan