Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 13an Mendialdeko zailtasun naturalak kopentsatzeko laguntzak arautu eta 2016ko deialdia jasotzen duen duen Foru Dekretua argitaratu berri du eta honezaz gain, apirilaren 14an, aholkularitza erabiltzeagatik, ordezkapenak eta nekazal aseguruetarako laguntzak jasotzen dituen Foru Dekretua ere argitaratu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, Mendialdeko zailtasun naturalak konpentsatzeko laguntzak, agroambientalak eta ekoizpen ekologikorako laguntzak arautzen duen Foru Dekretua argitaratu zuen eta ondoren bai Mendialdeko Kopentsazio laguntzen deialdia bai agroambientalak eta ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdia atera berri du.
Gaur argitaratutako Euskadiko Aldizkari Ofizialean 20/2016 DEKRETUA, otsailaren 16koa, argitaratu da eta honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak arautuko dira aurrerantzean.
Dekretu honekin honakoak arautzen dira: Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketaren erregimenerako eskubideak esleitzea, Erkidegoko honako laguntza-erregimen hauek (Oinarrizko ordainketa, Klimarako eta ingurumenerako jardunbide onuragarriak aplikatzeko ordainketa, Nekazaritza-jardueran hasten diren nekazari gazteentzako ordainketa osagarria, Ordainketa elkartuak, Nekazaritzako ustiategi txikietarako erregimen sinplifikatua, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta Zuzeneko ordainketak, landa-garapenerako laguntza jakin batzuk edo mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko zenbait programa betez egindako ordainketak eskuratu dituzten pertsonek bete behar dituzten baldintza-arauak.
Gaur goizean, Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak bere Ohizko Batzarra ospatu du Urnietako Salesiarretan. Batzarrean Urnietako alkatea, Mikel Pagola; Foru Aldundiko zuzendariak diren Xabier Arruti eta Arantxa Ariztimuño; Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako zuzendaria, Ikerne Zuluaga ; ENBAko bazkideak eta nekazal sektoreko hainbat entitatetako ordezkari izan dira.
Sektoreko hainbat datu eman ostean, Iñaki Goenaga lehendakariak dei argia egin du mendialdeko lurraldean barreiatuak dauden familia ustialekuen alde eta hauen aldeko politikaren beharra azpimarratu du.
Goenagaren esanetan, famili baserriok indartzeko egiturak eta proiektuak sustatu eta bultzatu behar dira baina ez, lurraldean sakabanatuak dauden baserriak ordezkatzen saiatzen diren proiektuak, ekonomiaren ikuspuntutik oso lehiakorrak izan arren.
Batzarraren ostean, BASERRITARRON LAGUNA saria eman zaio AMAMA filmako zuzendaria den Asier Altunari, bere lan ezberdinetan baserria eta baserritarren aldarria egiteagatik.
Orain aste batzu baserritarrok nahiz baserritar txiki nahiz Oinarrizko Ordainketa – Pago Básico delakoaren eskubideen behin behineko asignazioaren berri ematen duen eskutitza jaso dute.
Kasu gehienetan eta baserri guztietan zalantza eta galdera ugari datozkigu burura jasotako dokumentazioaren arabera eta alegazioren bat eginbehar bada, nola egin. Bestalde, otsailaren 1etik apirilaren 30 arte, 2016ko NPB-PACaren eskabidea egiteko epea dute eta aurki jasoko dute, eskualdeko nekazal bulegora (OCA) joateko deia eta zita.
Honenbestez, ENBA nekazal elkarteak, Oinarrizko Ordainketa – Pago Básico delakoari buruz ahalik eta informazio zabalena emateko, eskubideen zesioak eta alokairuak egiterakoan kontuan izan beharreko baldintzak eta gazteen kasuan, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaera nola egin argitzeko asmoz Eusko Jaurlaritzako HAZI entitateko aditu batekin batzar informatiboa egingo du.
BATZAR INFORMATIBOA
“2015 eta 2016ko Oinarrizko Ordainketa – Pago Básico, Zesioak, Erreserba Nazionala,…..”
Hizlaria: Begoña Ortiz de Zárate / HAZIko aditua
Eguna: Otsailak 17, asteazkena, goizeko 11tatik 13,00tara.
Lekua: Tolosa / ENBAko batzar aretoa.
* Aurrez izena eman behar da.
Urtarrilak 31, igandea, goizeko 11etatik aurrera Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak bere Ohizko Batzarra ospatuko dua Urnietako Salesiar Ikastetxean.
Bertan izango dira, batzarra zabaltzen bai Urnietako alkatea bai Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariak.
Aurtengo batzarraren leloa ETORKIZUNA ELIKATUZ aukeratzean, nekazaritza etorkizuneko iharduera bezala aldarrikatu nahi dugu eta bestalde, etorkizun horretako protagonistak izango diren gazteak jarri nahi ditugu gure elkartearen lehen lerroan.
Honezaz gain, BASERRITARRON LAGUNA sariaren bigarren edizioan AMAMA filmaren zuzendaria den Asier Altunari emango zaio saria. ENBAren ustean, azpimarratzeko modukoa da filmaren bitartez bai baserritar bai baserriaren alde zabaldutako mezua eta egindako aldarria.
Amaieran, EULA sagardotegian elkartasunezko bazkaria izango da.