
Atzo, uztailak 8, Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak kaleratutako prentsa oharrak, ENBAren ustean, oso datu partzialak ematen zituen, gure ustean, haragia eta labelak bizi duen egoeraren larritasuna makillatzeko asmoz.
Sailburuak zioen Eusko Labela oso egoera egonkorrean zegoela, iazkoarekin alderatuta, abeltzain kopurua 450tik gora mantentzen zelako eta abelburu kopurua 27.000 bueltan.
Atzo, bestalde, Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailak legebiltzarretik egindako galdera bati erantzunez, azken 7 urteetako bilakaera jasotzen zuen taula argitaratu zuen eta bertan, argi asko ikus daiteke, egoeraren larritasuna honako 2 datuetan:
- Azken 5 urteetan, 2022tik 2026ra (maiatzarte), euskadiko ustialekuen kopurua %9an jeitsi da (4.349tik 3.986ra) baina Eusko Labelean dauden ustialekuen kopurua %25ean jeitsi da (607tik 455ra)
- Azken 5 urteetan, 2022tik 2026ra (maiatzarte), abelburuan kopurua %2a igo da (94.236tik 96.308ra) baina Eusko Labelean barne dauden abelburuen kopurua %14an jeitsi da.
Honen aurrean, ENBAren balorazioa:
- Aurrez azaldutako datu hauek agerian uzten dute okela orokorrean eta Eusko Labelaren inguruko okela sektorearen bilakaera kezkagarria dela eta, panorama honen aureran, ezin ditugula begiak itxi, ez abeltzainok ez administrazioak.
- ENBAk behar beharrezkotzat jotzen du Eusko Labelaren inguruko gogoeta sakona egitea, abeltzain, kooperatiba, saltoki eta administrazioen partehartzearekin eta ondoren, egin beharreko berplanteamendua egin Eusko Labelean.
- Okela eta Eusko Labelaren egoera larriaren oinarrian, ENBAren ustean, abeltzainen errentagarritasun falta dago eta arazo honi aurre egitea izan behar du denon jomuga, nahiz lehen sektoreko eragile nahiz administrazio guztiena, errentagarritasuna bermatzea okelaren katebegi guztientzat eta bereziki, abeltzainentzat.
- Eusko Labelak kontsumitzaileen atxikipena eta babesa badu ere, argi dago, Labela bereziki baliogarria dela saltokietarako (nahiz distribuzio nahiz harategientzat) baina ez dela hain baliogarria abeltzainenzat. Labeleko okela ekoizten duten baserritarrek, hemendik kanpo, okela generikoa (kalitate markarik gabea) ekoizten dutenek jasotzen duten prezioaren azpitik ari baitira lanean.
- Kontestu honetan, ENBAren ustean, argi ikus daitekeen bezala, abeltzainen errentagarritasuna, Labelaren berplanteamendua eta okelaren katea osoaren egituraketa lirateke, azken urte pasatxoan tramitatzen ari den Okelaren plan sektorialaren lehentasunak.


