ENBAk Lurralde Oreka Berdeko sailak aurkeztutako 2027rako aurrekontua %4,13an igotzea proposatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, lehortea, ur azpiegiturak eta baserritarren inbertsioak babesteko

ENBAk Lurralde Oreka Berdeko sailak aurkeztutako 2027rako aurrekontua %4,13an igotzea proposatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, lehortea, ur azpiegiturak eta baserritarren inbertsioak babesteko

Lurralde Oreka Berdeko sailak aurkeztutako aurrekontua aztertu ostean, hauek dira, Gipuzkoako ENBAk, honako balorazioak eta ekarpenak egiten ditu:

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu propioaren bilakaerari erreparatuz gero, iazkoarekin alderatuta, %6,80 igotzen da, Aldundiaren aurrekontu osoa %10,90 igotzen den bitartean, hau da, Lurralde Oreka Berdea saila %4,1 gutxiago hazten da.

- Lurralde Oreka Berdea sailaren aurrekontua 52.594.142 eurotakoa da baina begiratuz gero, berehala jabetzen gara, %40a gastu estrukturala dela, %26a langilegoarena eta beste %14a zerbitzutako ohiko gastuak eta ondorioz, aurrez lotutako dirupartidaz gain, Lurralde Oreka Berdea sailak oso marjina txikia du ezohiko beharretarako eta baserritarrek egindako inbertsioak babesteko.

Hau dela eta, hauxek dira gure ekarpenak:

- Lehortearen ondorioei aurre egiteko dirupartida, 10. programako 47000-13 zenbakia, 200.000 tik 1.500.000tara igotzea proposatzen dugu.

Azalpena: 2026 urtean emandako dirulaguntzak eskertzekoak badira ere, oso motz geratu dira, lehorteak gure lurraldean izandako afekzioa kontuan izanda, ENBAren ustean, ezinbestekoa da 2027ko aurrekontuan ahantzeko dirukopurua aurreikustea belardietan izandako galerak eta abeltzantzan, ugalkortasun arazoak tarteko, aurreikusten diren ondorioei aurre egiteko.

- Herri mendietako ur azpiegiturak egin ahal izateko, 10. programako 76101-4 partida, 2027 urterako aurreikusitako partida, 50.000tik 550.000 euroko partida.

Azalpena: 2026ko udaberri eta udaran pairatutako lehorteak izandako eraginez gain, besteak beste, herri mendietan dugun ur azpiegitura falta azaleratu du, modu gordinean gainera eta honenbestez, ENBAren ustean, ezinbestekoa da, ur azpiegituran inbertsioak eginez, erantzun estrukturala emanez eta ohiko partxeoak gaindituz.

- 2027 urterako Inbertsio laguntza planaren partida, 10 programako 77000-06 zenbakia, 2027 urterako aurrikusita dauden 100.000 eurotako partida 600.000 eurotara igotzea proposatzen dugu.

Azalpena: Proposatzen dugun igoera azalpen argia du, azken urteetan, urtero, dirupartida hau eskaxa geratzen baita baserritarrok egiten ditugun inbertsioak laguntzeko garaian eta honenbestez, ENBAren ustean, behar beharrezkoa da, partida horren urteroko defizita gainditzea.

 

Guztira 2.300.000 eurotako igoera proposatzen dugu. Batzar Nagusietan aurkeztutako 52.594.142 eurotako aurrekontua %4,13an igoz.

 

© Euskal Nekazarien Batasuna - Eskubide guztiak erreserbatuta
Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau