ENBAk otsoaren inguruan Eusko Jaurlaritzako sailen artean dagoen koordinaziorik eza eta koherentziarik eza salatu du, baita egoera horrek EAEko abeltzaintza estentsiboari eragiten dion kalte larria ere

 

HLGsrjkXgAAW4 j

(Argazkia: IREKIA) 

ENBA nekazal sindikatuak kaltegarritzat jotzen du gure abeltzaintzarentzat Eusko Jaurlaritzak Ingurumeneko Konferentzia Sektorialean izan duen posizionamendua. Posizionamentu honek, sektoreak dituen susmoak berresten baititu. Hau da, Eusko Jaurlaritza abeltzaintza estentsiboaren aurretik beste interes batzuk jartzen dituen gobernu bat dela.

Ingurumenari buruzko Konferentzia Sektoriala Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren eta Autonomia Kontseilaritzen arteko alde anitzeko lankidetza-organoa da. Bere eginkizunen artean, otsoaren kudeaketan hartu beharreko politiken eta abeltzaintza estentsiboan izan dezakeen eraginaren koordinazioa, kontsulta eta adostasuna daude.

Astelehen honetan, ekainak 22, egindako Ingurumenari buruzko azken Konferentzia Sektorialean, Euskadi, Gaztela-Mantxarekin eta Kataluniarekin batera, Galiziak aurkeztutako txostena babestu ez zuen autonomia-erkidego bakanetakoa izan zen. Txosten horren arabera, argi frogatzen da abereei behin eta berriz erasotzen dieten eta gatazkatsuak diren banakoak erauzteak, ez duela eraginik otsoaren populazio osoan, populazioaren aurrerapen eta hedapen argian baitaude. Hau da, Eusko Jaurlaritzak txosten zientifiko objektibo bat ez abalatzeko erabaki politikoa hartu zuen, Euskadiko abeltzaintza estentsiboaren beharrak kaltetuz.

Hala, Eusko Jaurlaritza garatzen ari den politikei koherentzia eskatzea beste aukerarik ez dago; izan ere, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Amaia Barredo sailburua buru duela, otso iberikoaren babesa murriztearen eta abeltzaintza estentsiboa kontrolatzeko eta babesteko LESPREtik kanpo uztearen alde egiten duen bitartean, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Mikel Jauregi Letemendia sailburuak gidatuta, guztiz kontrakoa egiten du eta ez ditu babesten abeltzaintza estentsiboaren babesa bermatzen duten txosten zientifiko objektiboak.

Azken batean, publikoki jarrera jakin bat agertzen den bitartean, jarrera hori gauzatzeko unean, Eusko Jaurlaritza baserritarren aurka doazen pauso kontraesankorrak ematen ari da.

Horregatik, ENBAk deitoratu du Eusko Jaurlaritzako bi sailen arteko koordinaziorik eza eta koherentziarik eza, kalte handia egiten baitio Euskadiko abeltzaintza estentsiboari. Zoritxarrez, Eusko Jaurlaritza izaten ari den jarrera zalantzakorrak eragotzi egiten du gazteak Euskadin abeltzaintzan sartzea, Eusko Jaurlaritzaren politika dibergenteak sortzen duen ziurgabetasunak, edozein ekimen adoregabetzen duen segurtasun juridikorik eza sortzen baitu.

ENBA. Euskal Nekazarien Batasuna
Euskadi 2026ko ekainak 26

© 2026 Euskal Nekazarien Batasuna - eskubide guztiak erreserbatuta
Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau