- GIPUZKOA- Gazte inkorporaziorako laguntzak. Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan nekazari gazteak ezartzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia. (Epea: Urtarrilak 29)
Albisteak
- GIPUZKOA- Gazte inkorporaziorako laguntzak. Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan nekazari gazteak ezartzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia. (Epea: Urtarrilak 29)
ENBA eta EHNE nekazal sindikatuek, aldez aurretik iragarri zuten bezala, abeltzainekin Informazio Batzarrak egin dituzte hainbat eskualdetan eta horietan behi-haragia ekoizten duen sektoreak bizi duen egoera delikatuaren berri eman dute, batez ere errentagarritasun falta ukaezinagatik.
Batzarretan, bi sindikatuetako arduradunek egindako lan neketsuaren berri eman da, bai eta hainbat sektore-eragilerekin, kooperatibekin, banaketa-katerekin, harakinen gremioarekin eta erakunderekin egindako bilera kontaezinen berri ere, hala akordio egokia lortzeko.
Hori dela eta, lerro hauen bidez jakinarazi nahi dugu, abeltzainari prezioak birkokatzeko akordioa lortu ondoren, eta akordio hau egin beharreko bide luze baten lehen harria besterik ez dela jakinda ere, bi sindikatuetatik bertan behera utzi dugula larunbat honetarako, abenduaren 16rako, aurreikusita zegoen mobilizazioa.
Bi sindikatuen iritziz, beharrezkoa izango da akordio horren aplikazioa eta sektore ekoizle osoan ezartzen den jarraipena egitea, horrela haragi-kate osoari, bereziki abeltzaintzari, mesede egin diezaion.
Azkenik, EHNE eta ENBA sindikatuek uste dute beharrezkoa dela eta prest daudela kooperatibekin, harakinekin eta banaketarekin batera lan egiteko, Elikadura Katearen Legea zorrotz beteko duen prezio-sistema baten oinarriak finkatzeko eta, beraz, hura osatzen duten kate-maila guzti-guztiek produkzio-kostuak estaliko dituztela bermatzeko.
2023-12-12
Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak, Debako basurde uxaldi batean gertatutako tragediaren aurrean, lehen lehenik, giza legeak eskatzen duen bezala, hildakoaren familiari gure dolumina agertu nahiko genioke.
Bigarrenik, azken urteotan basurde uxaldietan dabiltzan ehiztari koadrilei gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi genieke, salbuespenak salbuespen, uxaldiak legeak finkatzen dituen baldintzetan gauzatzen baitira.
Urtean zehar mila uxalditik gora ematen dira Gipuzkoan, eta esan bezala, orain arte, ez da inoiz horrelako ezustekorik ez tragediarik gertatu, legedia zorrotz betetzen baita.
Gipuzkoan bizi eta lan egiten dugun baserritarrok, egunerokoan pairatzen ari garen basurde gainpopulazioaren kalteak ikusita, behar beharrezkotzat ditugu uxaldiak eta hauek gauzatzeko, ezinbestekoa da ehiztarien laguntza eta partehartzea. Nola ez, beti ere, segurtasun araudiak eta legedia errespetatuz. Horrexegatik, uxaldiekin jarraitzea espero dugu.
Beraz, amaitzeko, hildako familiaren atsekabearen aurrean gure elkartasuna agertzearekin batera, Gipuzkoako basurde koadriletan jarduten diren ehiztariei ere gure babesa eskeini nahi diegu.
Eusko label haragiaren ekoizpenak errentagarritasun ez izateak, salmenta puntuetan produktu falta ekarriko duela salatu dute ENBA-EHNE sindikatuetako euskal abeltzainek. Haragiaren sektorean gertatzen ari dena agertzeko eta baserritarren artean informazioa partekatzeko, Gipuzkoako 3 eskualdetako batzar informatiboak egingo dira eta datorren asterako mobiliazioen berri emango da.
- Eusko label haragiaren ekoizpenak errentagarritasun ez izateak, salmenta puntuetan produktu falta ekarriko duela salatu dute euskal abeltzainek
- ENBA, EHNE eta GEBE elkarteok basoen benetako arazoari buruzko eztabaida serio eta urgentea eskatzen dugu
- Gipuzkoako ENBA eta ASG enpresek, baserrietan energia berriztagarriak sustatzeko hitzarmena sinatu dute.
- Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoarengatiko (GHE) aparteko laguntzak plazaratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak
- BMk bere esne marka propioa Galizako esnearekin estreinatu du