Uztailaren 3an eta 4an ospatuko da ONGI ETORRI BASERRIRA ate irekien 11.edizioa

Uztailaren 3an eta 4an ospatuko da ONGI ETORRI BASERRIRA ate irekien 11.edizioa

Zabaldu dugu ONGI ETORRI BASERRIRAren 11garren edizioa, baina kontuz, izena emateko epea Ekainaren 30ean amaitzen da

Eskuartean duzu ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren hamaikagarren edizioa, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea.

Uztailaren 3an eta 4ean Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, bertako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak. Goza itzazu!

Izena emateko epea ekainaren 30ean amaitzen da.

Bisitatu ditzazkezun baserri zerrenda ikusi eta aukeratu ondoren, izena emateko, sar zaitez ONGIETORRIBASERRIRA.EUS webgunean.

© 2026 Euskal Nekazarien Batasuna - eskubide guztiak erreserbatuta
Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau