Orain egun gutxi aurkeztu da jendaurrean Ongi Etorri Baserrira!, baserria eta hiriaren arteko zubigintza lanak egin nahi dituen webgunea. Egungo tresnaren hazia orain 3 urte hasitako ate irekietako ihardunaldiak izan ziren baina aurrera pausu nabarmena emateko unea iritsi dela ustean, baserria eta hiriaren arteko hurbiltze prozesuari tresna digitala eta egonkorra eratu dute.
Ekintzailea den ENBA elkartearen ustean, elkarren arteko ezagutzak baserritarren lana balioan jartzeko, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak estutzeko eta gizartearen bi aldeak, landatar eta hiritarrak, kohesionatzeko baliogarri izango da.
Etxekoekin nahiz langileren batekin lurra landu eta azienda gobernatzen duten baserritarrak dira beren bizilagun eta bezeroekiko harremana sendotzeko interesa gehien dutenak.
Heuren ustean baserriaren eguneroko bizimodua ezagutzeak baserritarren lana goratzeko balioko du baina ez soilik elikagai ekoizle gisara lurraren zaintzaile, paisaia moldatzaile, bioaniztasunaren berme, bertako arrazak eta kultura tradizionala, etbko eragile aktibo bezala.
Horrexagatik, Ongi Etorri Baserrira!ko sustatzaileek gizarte osoari luzatu nahi die gonbitea baserriko leiho berri honetaz baliatzeko eta bide batez, heuren ekarpenak egin ditzaten bai errezetak, gustoko dituzten produktuak, bertako elikagaiekin konpromezu garbia duten dendak edo jatetxeen berri emateko, etb.
Azkenik, webgunea gauzatzeko bidelagun izan duten hainbat jenderi eta KUTXA FUNDAZIOAren babeslea eskertu nahi dute, heuren laguntzarik gabe ezinezkoa izango bait litzake tresna hau egikaritzea.
+ INFO: http://ongietorribaserrira.eus/eu/