Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak bere haserrea agertu nahi du, Gipuzkoako Foru Aldundiak baserritarren eskaerei jaramon eginez onarturiko Ehiza aldien Foru Aginduaren aurka EGUZKI talde ekologistak jarri duen helegiteagatik.
Atzo prentsan agertutakoaren arabera EGUZKI taldeak basurdeak eta orkatzak ostegunetara zabaltzeko aginduaren aurka daude, ez basurde izurritea ukatzen dutelako baizik eta aginduaren sorrera Ehiztarien Federazioaren presioa dela kontsideratzen dutelako.
ENBA nekazal sindikatuak aitortzen du, urrian eta azaroan izaniko bileretan agertu genuen bezala, Foru Aginduak jasotzen duen aldaketa baserritarren ordezkarien eskabidea dela, batez ere, basurdeen kalteak etengabe gorantza doazelako eta orain arte, bai Aldundiak azaldu duen epeltasunaren aurrean bai Ehiztari koadrila batzuen agertutako utzikeriaren aurrean, baserritarrok izan gara Aldundiari neurri bereziak har ditzala exijitu diogunak.
Gipuzkoako kasuan basurdeen populazioa etengabe hazten ari da, izurrite mailara ailegatuz eta honenbestez, gure belardi, artasoro eta zuhaitzetan eragindako kalteak ikusirik, ENBAren ustean ezin dugu jarraitu orain arteko neurri txikiekin eta neurri bereziak hartu behar dira.
Bestalde, amaitzeko, EGUZKI taldeari eskatzen diogu ez dezala erabili basurdeak ehizatzeko Foru Agindu berria, Aldundia eta Ehiztarien Federazioaren aurka izan ditzazkeen borrokan, kaltetui nagusiak baserritarrak izango baitira, hain zuzen, teorian, beraiek ere babestu nahi duten kolektiboa.
(Argazkia: ARGIA Aldizkaria)
ENBA nekazal sindikatuak, BASERRITARRON LAGUNA sariaren bigarren edizioan AMAMA filma eta bere zuzendaria den Asier Altuna sarituko ditu baserri munduaren garrantzia mahaigaineratu egin duelako, zinemaren hizkuntz ederraren bitartez, gure tradizioa era moderno batez isladatu eta gizarte hain urbanoan baserriko kulturaren aldarria egin duelako.
Saria Asier Altuna berak jasoko du, Urtarrilaren azken igandean, urtarrilaren 31an, Urnietan ospatuko dugun ENBAren Batzar Orokorrean.
Nekazal sektorean orokorki eta baserri munduan partikularki, Europan eta mundu mailan hartzen diren erabakiak eragina zuzena eta garrantzitsua dute.
Une honetan, sekretupean edota izkutuan bada ere, Europako Batasuna eta Amerikako Estatu Batuek merkataritza askearen aldeko Akordioa negoziatzen ari dira eta pentsa dezakezun bezala, Akordioak eragin zuzena izango du bai gure nekazal politikan, elikadura araudietan, kalitatezko marka eta izendapenetan eta nola ez, gure sektore produktiboetan.
Hori dela eta, ENBAk behar beharrezkoa jo du, alde bateko zein besteko propaganda gaindituko duen hitzaldi informatiboa antolatzea eta horretarako, une honetan, punta-puntan dagoen aditua gonbidatu dugu baserritarrak, kooperatibak, elkarteak, Jatorrizko Izendapenak, etb informatzeko.
TTIP. Europa-Estatu Batuen arteko merkatal itunak Nekazaritzarengan izango duen eragina
Hizlaria: Juan José Álvarez, Catedrático de Derecho Internacional de la UPV-EHU
Hizkuntza: gaztelera
Eguna: Abenduak 3, osteguna, goizeko 11,00-13,00.
Lekua: Fraisoro eskolako Areto Nagusia
Izena emateko azken eguna Abenduak 2 izango da eta horretarako 943.650123 zenbakira deitu beharko duzu.
Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuko koordinatzailea den Xabier Iraola, gaur goizean Eusko Legebiltzarrean izan da, Gazteriaren problematika aztertzeko eratutako Ponentzian eta bertan, gordintasunez, agertu du egungo nekazal sektorearen egoera, ustialekuetako titularren bataz besteko adina 58 urtetakoa dela mahaigaineratuz.
Iraolaren ustean, egungo nekazaritzak, aukera anitzak eskeintzen ditu norberaren familia aurrera atera eta bai pertsonalki bai profesionalki garatzeko eta honenbestez, erakunde eta sektoreko eragileen elkarlana aldarrikatu du, gazteen instalazioa eta sektoretik kanpoko gazteak erakartzeko garaian.
Europako nekazal sektoreak bizi duen zahartze prozesua are nabarmenagoa da Euskadiko kasuan eta horretaz jabeturik, ENBA nekazal elkarteak, baserriaren gaztetzeari buruzko gogoeta bat egin nahi du. Horren abiapuntu gisara, eskuartean ditugun Topaketak antolatu ditu.
BASERRI GAZTEA Topaketak bi helburu argiak ditu:
- Baserriaren gaztetzeko beharraz jabetzea eta sektoreko estrategia kolektiboaren helburu nagusitzat finkatzea. Etsipena alboratu eta jarrera proaktiboaz baliatuz, gogoeta egin eta neurriak hartzen hasi behar dugu.
- Baserria gaztetzeko helburuarekin nekazal sektoretik kanpoko gazteen txertaketa eta famili barneko transmisio politikak landu eta sakondu beharrean gaude eta horretarako ezinbestekoa da, lehen lehenik, garai berriaren protagonistak izango diren gazteak aintzakotzat hartzea eta bestalde, sektoreko eragile eta administrazioekin elkarlanean jardutea.
Baserritar gazteen aldeko EKOSISTEMA bat sortu beharrean gaude eta horretarako ezinbestekoa dugu zure laguntza eta partehartzea.
BASERRI GAZTEA Topaketen egitaraua
Topaketak bi saiotan banatu dira, bi goizetan, lehenik, Abenduaren 14an eta bigarrena, Urtarrilaren 11an.
Bi kasuetan, hizlari sorta bat izango da, nahiz unibertsitate nahiz Iparraldeko Laborantza Ganbara, Eusko Jaurlaritza edo Gaztenekoak eta goiza borobiltzeko asmoz, 3 gazteen testigantza jasoko dituen mahainguruak.
Egitarau osoa hemen ikus dezakezu.
Izena emateko
ENBA | 943.650123 | Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | www.enba.eus
1. Topaketa:
Abenduak 10 baino lehen
2. Topaketa:
Urtarrilak 7 baino lehen
LEKUA | GOIZANE Zentrua / Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia,Gipuzkoa