Gaur goizean, Apirilak 15, ENBAko baserritarrok ehiztariekin batera, ehizaren aldeko mobilizazioetan hartu dugu parte, hain zuzen ere, gure baserrietan hainbeste kalte eragiten duten basapiztien kontrolerako lagungarri izango delakoan.
Baserritar asko bere kasa joan dira nahiz famili, lagun edota bere herriko ehitzari koadrilakoekin baina bestalde, ENBAko ordezkariak, Gipuzkoako presidentea, Iñaki Goenaga; Bizkaiko Koordinatzailea, Iñigo Bilbao eta Gipuzkoako Koordinatzailea, Xabier Iraola, hantxe izan dira.
ENBA nekazal elkarteak bere atxikipena eta babes baldintzatua azaldu nahi dio Euskadiko Ehiztarien Federazioek iganderako, Apirilak 15ean, bai Donostian bai Bilbon deitu duten manifestazioa-konzentrazioari eta bide batez, dei egiten die beren baserritarrei ekitaldian parte har dezaten.
Betidanik, ehiza eta baserria oso gertukoak izan dira eta azken urteotan, gure artean hainbat liskar eta gaizki ulertze izan baditugu ere, kudeaketa kaxkarra eta baserritarron jabetza pribatuarekiko errespetu faltagatik, ENBAtik argi eta ozen adierazten dugu,ehiztariak baserritarrok egindako ingurumen kudeaketa zuzena behar duten bezala, baserriak ehiza behar beharrezkoa duela, batipat, basanimalien populazioaren kudeaketa eta kontrolerako (basurdeak, orkatzak, …), are gehiago, basanimali hauek gure lursail eta landaketetan eragiten dituzten kalteak kontuan izaten baditugu eta nola ez, gure abere aziendarako suposatzen duten osasun arriskuagatik.
Horrexegatik, aurretik edo etorkizunean izan daitezkeen gorabeherak alboratuz, ENBA nekazal elkarteak igandeko manifestazio eta konzentrazioak babestu egiten dituela agertu nahi dugu eta baserritarrei dei egiten diegu parte har dezaten.
ENBA nekazal sindikatuak NIREA ekimenak Apirilaren 6rako, Bilboko Puppy ondoan antolatutako Esne Topa babestu eta partehartuko du, bere ustean, euskal kontsumitzaileen osasunerako onuragarria delako. Ekitaldiak 2 atal izango ditu, lehenik Domine hotelean esnearen onurei buruzko hitzaldiekin eta bigarrenik, Puppy ertzean, Guggenheim Museoaren atarian, jende ugari eta pertsonai ezagunekin batera, esne edalontziekin egindako Brindisa kolektiboa.
Pasa den ostirala ahaztea nahiko zaila izango da Euskadiko esne sektorearentzat, Bilboko erdigunean bizitu bait zen esne kontsumoa sustatzeko aspaldian egin den ekitaldirik ederrena. Goizean, Hotel Domineko aretoa, lepo bete zen, bai EHUko Bittor Rodriguez, Elikagaien Zientzia eta Teknologian Doktorea, bai CSICeko Javier Fontecha ikerlariaren hitzaldiak entzuteko. Hitzaldi hauen bitartez, esneak gure osasunerako dituen onurak azaltzeaz gain, esne kontsumoaren aurka botatzen diren gezurrak edo esamesak argitzen jardun ziren.
Ostean, bertaratutako abeltzain ugari, sektoreko eragile ezberdin eta kultura, kirola eta komunikabideetako aurpegi ezagunaz lagunduta, esnearekin topa egin genuen, gizarteari begira argazki indartsua azalduz.