instagramFacebookTwitter

Notiziak

ENBA eta BELLOTA AGRISOLUTIONS enpresak elkarlan hitzarmena sinatu berri dute aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRAko edizioa babesle nagusia Legazpiko enpresa izateko. Sinadura honekin, ENBA nekazal elkarteak, sektorearekin zerikusi eta harremana duten enpresekin elkarlana jorratu nahi du eta hemendik aurrera, beste enpresa batzuekin zabaltzeko lana egingo du.

Ekainak 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta aukera honetaz baliatu ENBA baserritar elkartea ingurumenarekiko duen konpromezua agertzeko eta lan ildoari jarraituz, egun horretan, interesa duen edonorentzat zabalik izango den Konferentzia antolatu du "Abere ustialekuak eta ingurumena, Minda baino zerbait gehiago" lelopean eta bertan hizlari gisara MAPAMA ministeritzako abelzaintzako ingurumen alorreko aditua den Odon Sobrino jauna hizlari gisa jardungo delarik.

Hitzordua, Ekainak 5, asteartean izango da Zizurkilgo Fraisoro Ikastetxean, goizeko 11tan hasita. Konferentzia gazteleraz izango da.

 

Europako Batzordeak 2021-2027 aldirako aurkeztutako Urte anitzetako Finantz Markoak NPBren %5eko beherapena jasotzen du eta nekazariek jasotzen dituzten laguntza zuzenen atalerako, %4eko jeitsiera eta proposamen hau guztiz onartezinatzat jotzen du ENBA nekazal elkarteak.

ENBAren ustean, nekazarien dirusarrerak beste gainuntzeko sektore ekonomikoekin alderatuta dexente baxuagoak direnean ulergaitzak dira horrelako proposamenak, are gehiago, NPBren lehentasunen artean gazteak erakartzea dela esaten denean.

ENBAren esanetan, Brexiten ondorioak ezin dira baserritarren bizkarrean kargatu eta honenbestez, ezinbestekoa jotzen du, Europako poltsa amankomunerako estatuen aportazioak gehitzea, egungo %1,03tik %1,3raino eta ez, aurreikuspen hauek jasotzen duten %1,14rakin konformatuz, are gehiago, modu nabarmenean gertau denean, Nekazal aurrekontuari egindako mozketa beste helburuak (etorkinak, defentsa,…) arretatzeko dela.

Atzo arratsaldean Bizkaiko ENBAren batzarra ospatu zen Mungiako Gurelur kooperatibako batzar aretoan. Batzarra zabaltzerakoan Nekazaritzako Foru diputatua den Elena Unzuetak hartu du parte eta ondoren, bertaratutako kide ugarien artean, Junta Direktiba berria izendatu dute, gaztetasuna eta esperientzia batuz, emakumeen presentzia areagotuz eta presidente berri modura Karlos Ibarrondo hautatuaz.

Apirilaren 12an, ostegunean, Euskadiko nekazal eragileok Jaurlaritzako Etxebizitza saileko sailburuorde, Pedro Javier Jauregi, Pablo García zuzendaria eta Ainhoa Mintegi legelariarekin bildu ginen.

Aurrerakinak

Sektoretik argi eta garbi uzten zaio, azken helburua, baserriak (landa ingurunean dauden etxe unifamiliarrak diren heinean) EIT-ITE egiteko derrigortasunetik salbuetsita uztea dela. Horretarako egin dira, bai haserako alegazioak (eragile bakoitzak bere aldetik) bai CES aurrean (ENBA eta EHNE Konfederazioak bateginik).

Bileraren helburua salbuespena lortu ahal izateko, Jaurlaritzaren aldetik borondatea balego, sektorearen ikuspuntua helaraztea zen, beraiek salbuespena justifikatzerakoan argumentuak izan ditzaten eta bide horretatik, bi helduleku ikusten dira

1- Dekretu zirriborroak jasotzen duen zirrikitua non udaletxeei aukera ematen zaie, 50 urtetik gorako etxebizitzak, baldin eta eremu edo bide publikoarekin muganteak EZ badira, salbuetsita uzteko. Aukera hau gauzatzerakoan, udal bakoitzak bere araudia propioaz, argitu beharko luke, baldintza hori betetzen duten eraikinak zeintzu diren eta zeintzu ez.

2- Dekretu zirriborroak jasotzen du bestalde, EIT-ITE egitera derrigortuak daudela, nagusiki etxebizitza erabilpena duten eraikinak (edificio de uso predominantemente residencial) eta Jaurlaritzari esan genion bezala, baserriak nekazal ustialekuko “elementu” bat gehiago diren neurrian, kontsidera daiteke, baserriak ez direla nagusiki etxebizitza erabilpena duten eraikinak (edificio de uso predominantemente residencial) baizik, nekazal erabilpena dela nagusitzen dena eta honenbestez, salbuetsita geratuko liratekela.

Eztabaida luze eta korapilatsu ostean honako KONKLUSIOAK atera genituen eta horrela luzatzen dizugu:

  1. EIT-ITE arautuko duen zirriborroa aldatzeko borondate eta aukera gutxi azaldu du Jaurlaritzak.

  2. Tramitatzen ari den zirriborroan, eta dirudienez horrela argitaratuko da, eremu edo bide publikoarekin mugante ez diren etxeak (nahiz eta etxe inguruko lurrak eremu edo bide publikoarekin mugante izan) SALBUETSITA utz ditzake udaletxeak.

  3. Tramitatzen ari den zirriborroan, EIT-ITE egiteko legeak finkatzen duen epea betetzen ez duenari (2018ko ekainaren 27a) udalak eskatu dakioke 2 hilabeteko epean aurkez dezan.

  4. Tramitatzen ari den zirriborroaz gain, baserriak, nagusiki etxebizitza erabilpena duten eraikinak ez direla egiaztatzean (Madrileko Nekazal ustialekuen modernizaziorako legeaz baliatuz) dago aukera bakarra eta horren garapena, udaletxeetan gauzatu behar da.

  5. Gauzak bideratzeko, sektoreko eragile guztiek bateginik dokumentu bat luzatuko diogu Euskal udaletxeen EUDEL elkarteari gaia jorratzeko eta adosteko. Bitartean, udaletxeei baserrietako EIT-ITEak ez kudeatzeko eskatuz, eskutitza luzatu dezatela.

  6. Etxebizitza sailak aurrera joko duenez, beren esanetan, ekaina aldera argitaratzea espero dute eta geuk, sektoreak (beraiekin hitzegindakoaren arabera), idatzizko kontsulta bat egingo diegu (Udaletxek, nagusiki etxebizitza erabilpena duten eraikinak ez direla egiaztatzeko garaian, Estatuko Nekazal ustialekuen modernizaziorako legean oinarritzea baliozkoa litzakeen ala ez) .

  7. Azkenik, Etxebizitza saileko idatzizko erantzuna jaso eta EUDELekin batera, udaletxe guzietara bidaliko lirakeen instrukzioak moldatu, gero, udal bakoitzak bere araudi propioa egin (PGOUn txertatuz, alkate dekretua,…) dezan.

Beraz, ENBAko arduradunen aldetik emango genukeen AHOLKUA litzateke, ORAINGOZ EZER EZ EGITEA, dekretua argitaratu eta sektoretik egindako kontsultaren erantzuna jaso eta EUDELera trasladatu arte.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan