instagramFacebookTwitter

Pasa den ostiralean Ministro Kontseiluak esnea eta esnekien jatorria derrigorrez etiketatzea arautzen duen errege Dekretua onartu zuen. Araudiak kontsumitzaileen beharrak hasetu eta elikagaien jatorriari buruz gardentasuna ematen du. Kontsumitzaileen arteko inkesten arabera, espainiako kontsumitzaileen %88ak behar beharrezkoa jotzen du esnearen jatorria identifikatzea eta saltokien %86aren ustean, jatorria identifikatzeak salmentak hobetuko lituzke. Bide batez, gogora ekarri nahi dugu, aurrez Frantziak horrelako araudia onartua zuela eta indarrean jartzean, esne-esnekien inportazioa %45ean gutxitu direla.

Dekretuak jasotzen duenaren arabera, jeztea eta eraldaketa Espainian egin badira, "España" agertu beharko da eta bietako bat, espainiatik kanpo egin bada, estatu horren izena agertu beharko da edota EB, edo EBtik kanpokoa dela. Era honetara, argi eta garbi ikusiko da zein den Espainian jetzi eta eraldatutako esnekiak zeintzu diren.

ENBAren ustean Dekretua positiboa da esnekien munduan argia eta gardentasuna eskeintzen duelako, orain arte nahiz industriak nahiz distribuzioak heuren inportazioak izkutatzeko egiten dituzten ahalegineri aurre eginez; hori bai, gure ustean, Dekretuak bigarren mailan uzten du, estatua (españa) gaindituz, kontsumitzailearengandik gertuagoko eremuak, hala nola, autonomia, lurralde historikoa edo herria. 

Dekretuak jasotakoa Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik 4 hilabetera sartuko da indarrean eta 2 urtez aplikatuko da. Dekretuaren onarpenaren aurretik ekoiztutako esnekiak, biltokiak hustu arte sal daitezke. 

+ INFO: Real Decreto 1181/2018, de 21 de septiembre, relativo a la indicación del origen de la leche utilizada como ingrediente en el etiquetado de la leche y los productos lácteos.1181/2018, de 21 de septiembre, relativo a la indicación del origen de la leche utilizada como ingrediente en el etiquetado de la leche y los productos lácteos.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan