instagramFacebookTwitter

Notiziak

Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak 2020ko Foru Aurrekontua aztertu ostean, hein haundi batean, iazkoaren ahantzekoa dela jabetuz, Aurrekontua 1.478.000 eurotan igotzea proposatzen dugu 4 helburu zehatzak hobetzearren. Proposamena Batzar Nagusietako talde guztiei bidali zitzaien orain 15 egun.

Gazte Plana programarako 200.000 euro gehiago, Ustialekuen Modernizaziorako 600.000 euro gehiago, Landa Bideak programarako beste 500.000 euro gehiago eta azkenik, Landa Elektrifikazio programarako beste 178.000 euro gehiago destinatzea proposatzen dugu.

Azalpenak

ENBAk dei egiten die gipuzkoar guztieri baserritarren alde lanegiten dutenen izenak eman ditzaten

Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak 2013 urtean BASERRITARRON LAGUNA saria eratzea erabaki zuen eta bere lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria eta bigarrenean, 2015 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat, 2017an ETBko SUSTRAI saioarentzat. Orain, 4. Edizioa jartzen dugu abian eta izenak proposatzeko epea zabaldu dugu urriaren 11 arte.

Sariaren helburua bere eguneroko jardunarekin baserriaren alde lanegiten duen persona, elkarte, entitate, komunikabide, etb-en lana aitortu eta gure eskerrona agertzea da.

Baserria, baserritarra eta baserriko elikagaiak gizartearen aurrean goraipatzea, zabaltzea eta aldarrikatzea izango da kontuan sariduna hautatzean eta honenbestez, orain, gipuzkoarrei dagokie izenak proposatzea eta urriak 11 baino lehen guri helaraztea (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eta Urtarrilaren 26an ospatuko den ENBAren batzarrean banatuko da.

Idatzi honekin batera bidaltzen ditugu 2019ko BASERRITARRON LAGUNA Sariaren instrukzioak eta egutegia.

Aste honetan NBE Nazio batuen Erakundearen IPCC klima aldaketari buruzko gobernuarteko taldeak argitaratutako “Klima aldaketa eta Lurra” izeneko txostenak hautsak harrotu ditu bai komuunikabide bai kontsumitzaileen artean. Uda partean eman ohi den albiste lehortearekin batera gai garrantzitsu bezain konplikatu baten gehiegizko xinplifikazioak, gaia bere onetatik atera du eta gure gizartearen onerako diren konlusioak atera eta gogoeta bultzarazi beharrean, jendea alarmatu eta okelaren sektorearen aurkako informazio bezala saldu zaigu, zenbait kasutan bederen.

Honen aurrean, ENBA nekazal sindikatuak dei egiten die bai zenbait komunikabideri bai kontsumitzaileei, gaiari zor zaion ardurarekin hurbiltzeko, txostena bere sakontasunean aztertzeko eta azkenik, bere eguneroko bizimoduan baina batez ere, bere erosketak egiterako unean Klima Aldaketaren aurkako borrokarekin koherentea izan daitezela, Euskadin dugun nekazaritza jasangarria, famili ereduko eta mendikoak ezer gutxi bait du hainbeste gaitzesten diren nekazaritza ereduekin.

Beste behin diogu “kontsumitzaile bakoitzaren erosketa hautu bakoitzak nekazal politika” erabakitzeko baliogarri dela eta eskuartean dugun gaia ikusirik, beste horrenbeste esan dezakegu, kontsumitzaileak ingurumen politika sustatzeko eskuartean, erosketa bakoitzarekin, duen indarraz.

Gipuzkoako bi nekazal sindikatuok, ENBA eta EHNE, Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA) eta Gipuzkoako Ehiza Federazioa (GEF) arteko Ehiza Larriaren Hitzarmen proposamena aztertu eta honako balorazioa egiten dute:

- Komunikabide bitartez iragarri den Hitzarmenaren balizko sinadura ondorio positibo bakarra du, hain zuzen ere, nekazaritzarako hain kaltegarria den basurdearen ehizari berrekitea eta horrexegatik, gure lurraldeak bizi duen basurde gainpopulazioari aurre egiteko hain beharrezko diren uxaldiak automatikoki berraktibatuko direla, beste gai batzuren menpe ipini gabe. (Komunikatu idatzi ostean jakin dugu greba deskonbokatu dutela).

- Hala ere, ENBA eta EHNEren ustean Hitzarmenaren egungo zirriborroa atzerapausu nabarmena da, baserritarrak, ehiza larriaren aplikazioa eta kontrola osoa GEFren eskutan uztean, inongo babes publikorik gabe uzten direlarik.

- ENBAeta EHNEren aldetik oso argi utzi nahi dugu gure lehentasun nagusia basurde gainpopulazioari aurre egitea dela eta honenbestez, baserriko lursailetan jasaten diren kalteak gutxitzea eta ez, zenbaitzu agertu nahi izan duten bezala, kalteordainak jasotzea, ahaztu ezinak izan arren, bigarren mailako gaiak bait dira.

- ENBA eta EHNEren ustean, behar beharrezkoa da basurde izurriteari aurre egiteko era guztietako neurriak sustatzea eta honenbestez, begi onez jotzen ditugu ehiza ahalik eta eraginkorrena bultzatuko duten neurriak, programak eta sariak.

- ENBA eta EHNEren ustean egungo zirriborroak ez du jasotzen baserritarrontzat ezinbesteko den peritazio neutrala eta independientea, bere lana gutxieneko profesionalitate eta seriotasuna bermatuz.

- ENBA eta EHNEren ustean ezin da utzi, soilik, GEFren eskutan afektatutako baserritarrei eman beharreko erantzuna (kalteordainak, konpentsazioak, neurri zuzentzaileak, …).

- Bestalde, azken hilabeteotan bizitako negoziazio prozesuak agerian utzi du, negoziazioan partehartutako bi aldek mahaiaz kanpo utzi dituztela ehiza larriaren afektatu nagusiak, baserritarrak alegia eta hain zuzen horrexegatik, etorkizunean horrelakorik errepika ez dadin, Hitzarmenean aurreikusten den jarraipen Batzordean, aldundia eta federazioaz gain, Gipuzkoako bi nekazal sindikatuak, ENBA eta EHNE, txertatu beharko lirateke.

- Azkenik, GEFren alde bateko grebak sortu duen egoera larria ikusirik eta baserritargoan bizitzen ari garen babes falta egoeraz jabeturik, beti ere, horrelako uneak etorkizunean errepika ez daitezen, ENBA eta EHNEtik dei egiten diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta bereziki Imanol Lasa diputatuari zabal dezala lehenbaitlehen Gipuzkoako lurraldean egun dugun ehizaren antolaketari (bai ehiza larria bai ehiza xehea) buruzko gogoeta prozesua, nekazal eta baso sailen jabeak eskubideak bermatzeko helburu garbiarekin bai basafaunak eragindako kalteei aurre egiterakoan bai ehiza jarduera baserriko errentaren osagarri gisara ahalbidetzen duten ekimen enpresarialak aurrera eramaterakoan askatasuna gehiago eskeiniaz..

 

Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain 5 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean, honenbestez, NIREA ekimenean atxikia da.

Aurtengoan, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren seigarren edizioarekin gatoz, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz.

Uztailak 5 eta 6an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 36 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena, antolatzailea den sindikatuaren ustean, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku.

Hona hemen baserrien zerrenda eta informazio osoa.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan