instagramFacebookTwitter

Atzoko akordioaren ondoren, ENBAren ustean, Ministeritzak posizioaren aurrean, Euskadik Bere Plan Estrategikoa propioa izatea behar beharrezkoa da

Gaur goizaldean Europear Batasuneko nekazal ministrariek 2023-2027rako NPB berriari buruz onartu duten akordioa aurrera pausu garrantzitsua izan daiteke datozen hilabeteetan izango duen ibilbide luzea kontuan izanik, are gehiago, jakinik lortutako akordioa gero bai Europear Batzordearekin bai Legebiltzarrarekin kontsentsuatu beharko dutela.

Urte anitzetako Finantz Markoak - MFP delakoa onartutakoan gauzaturiko dirutza murrizketaz haratago, atzoko akordioan azpimarratzekoa da NPBeko lehen zutabe barrunean txertatutako Ekoeskemak eta hauentzat onartu den fondoen %20a. Ekoeskema hauek, behin betiko nola onartuko direnaren zain, dirusarreren beherapena narbamena suposa dezakete gure abeltzainentzat, batez ere, mendiko larretokien mantenua ez bada ekoeskema bezala kontsideratzen.

Orain, esan bezala, Europako Trilogoak geratzen diren arren, benetako borroka estatu mailara iritsiko da non bakoitzak, Europak eskeintzen duen malguntasunaren barrunean, bere plan estrategikoa diseinatu behar duen.

Hain zuzen horrexegatik, Espainiako estatu osorako plan estrategiko bakarra defendatzen duen Ministeritzaren aurrean, ENBAtik oso argi dugu behar beharrezkoa dela Euskadik bere plan estrategiko propioa izatea eta honekin batera bere finantz burtsa propioa, beti ere, mendialdeko nekazaritza, nekazari profesionalak eta lurraldean txertautako Familia Nekazaritza babesteko asmoz.

ENBAren ustean ez da posible estatu osorako plan estrategiko bakarraz hitzegitea are gehiago estatuak beregan duen nekazaritza, orografia, klimatologia eta gizarte aniztasuna kontuan hartzen badugu eta hain zuzen horrexegatik, ezinbestekotzat jotzen dugu Euskadik bere Euskal Plan Estrategiko propioa izatea.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan