instagramFacebookTwitter

Notiziak

"Ordezkatuak eta ikusgarriak. Nekazal emakumeen parte hartzea eta ordezkaritza sektoreko erabaki guneetan” azterlanaren aurkezpena egin dute Martxoaren 15ean Emakunderen egoitzan Leire Milikuak, ikerketaren egileak, eta Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak.  Emakundek ikerketa hau lagundu du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei emandako beka deialdiaren barruan. Milikuak nekazal-emakumeek sektoreko erabaki organoetan duten egungo parte hartzea aztertu du espazio horietan dauden edo egon diren emakumeen eskutik, nekazal-emakumeen parte hartze bizipenen kartografia eratuz.

Info + 

 

ENBA nekazal sindikatuak, gaur goizean, Gasteizen Arantxa Tapia sailburuak lehen sektoreko eragileekin izandako batzarrean hartu du parte. Aurrez bidalitako proposamenak, aurrez aurre aurkeztu dituzte eta baserri munduaren larritasuna azpimarratu.

Energia (argindarra eta gasa) eta erregaien gaineko neurri fiskalak aldarrikatu dute, argiago esanda, zergak gutxituz merketzea, eta abere janariaren prezio igoerari aurre egiteko laguntza zuzenak onartzea lirateke, gaur arratsaldean, Madrilen izango den Nekazaritzako Konferentzi Sektorialera eramatekoak.

Bestalde, ENBA nekazal sindikatuak, begi onez jotzen du gaur aurkeztu den Elikaduaren Kateko Behatokia, orain gutxi erreformatu den Elikagai Kateak aurreikusten duen baldintzari erantzuten diolako, hau da, katebegien arteko salerosketa kontratuetan gutxieneko ekoizpen kostuak estaliko direla.

Honezaz gain, ENBAren esanetan, aurrepausu nabarmena izan daiteke, Behatokiaren funtzionamenduari Lehiaren Euskal Agintaritzak emandako babesa, urrats honekin Behatokiaren jardunari ziurtasun juridikoa ematen zaiolako.

Azkenik, Behatokiak ezarritako gutxieneko erreferentziak errepetatzeko prest dauden eragileen (industria, distribuzioa, kooperatibak,…) borondatezko atxikipena ezinbestekoa izango da, ondo egindako prozedurak bere emaitzak eman ditzan.

ENBAtik gertutik jarraituko dugu Behatokiaren jarduna eta elikagaien kateko eragile guztien jarrera, atxikitzen ez duten eragileak, bere inkoherentzien ispiluaren aurrean jarriz eta aurrera begira, kotsumitzailearen babesa eskatuko genuke, Behatokiaren prozesurari atxikipena eskeinitako eragileak babestu eta atxikituko ez dutenek, alboratuz.

#PAC eskabideak aurkezteko zabaltzear dagoenean, ENBAtik PACari buruzko hitzaldi informatiboen sorta antolatu dugu bai 2022ko konbergetzia agertzeko bai 2023-2027 aldirako onartu den (azlen xehetasunen faltan) plan estrategikoaren berri emateko. Hitzaldiak, Gipuzkoako 7 eskualdetan antolatu dira, Bizkaikoak oraindik itxi gabe dago egutegia. Elkarte-entitate edo udalatxeren batek berean antolatzea nahiko balu, eskatu besterik ez du. / COVID dela eta, aurrez izena ematea eskatzen dizugu nahiz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. nahiz 943.650123 zenbakian.

 

#PAC eskabideak aurkezteko zabaltzear dagoenean, ENBAtik PACari buruzko hitzaldi informatiboen sorta antolatu dugu bai 2022ko konbergetzia agertzeko bai 2023-2027 aldirako onartu den plan estrategikoaren berri emateko. Hitzaldiak, Gipuzkoako 7ak amaitu ostean, Bizkaiako 3 eskualdetan antolatu dira. / COVID dela eta, aurrez izena ematea eskatzen dizugu nahiz bizkaiaHelbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. nahiz 688.856856   zenbakian..

Egungo elikadura “low cost” sistema, ekoizleak betirako galeretan ekoiztea behartuz, guztiz sostengaezina da eta horregatik, Elikagai Katea ezarriko dituzten neurriak bultzatu behar dira, baserritarrentzat egonkortasun eta errentagarritasuna lortzeko asmoz” dio Iñaki Goenaga ENBAko presidenteak

 

Gaur goizean ENBA nekazal sindikatuak bere XXX. Batzarra ospatu du Hernaniko Orona Fundazioaren egoitzan eta bertan elkartu da jende ugari, baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak

(Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea, Xabier Arruti Gipuzkoako Nekazaritza eta Landa Inguruneko diputatua eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea ).Sarrerako salutaz gain ENBA nekazal sindikatuak elkarteko eta ENARO kooperatibako dirukontuak onartu ditu.

Batzarra formalki amaitu eta gero, BASERRITARRON LAGUNA Saria eman da, aurtengoan, bere bosgarren edizioan, ORONA Fundazioa hautatu da, bere enpresako estrategian, elikadura jasangarria lehenesteagatik. Sari banaketaren ekitaldia, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Goreneko idazkaria den Belen Balerdik aurkeztu du eta ondoren, ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak ORONA Fundazioko arduraduna den Peio Garciandiari eman dio ikurra.

ORONA kooperatibak, izena bereko Fundazioaren bitartez, jasangarritasuna jarri zuen bere jomugen erdi-erdian eta besteak beste, beren langileentzako elikadura jasangarria, osasuntsua eta tokikoa eskeini ahal izateko, 2014 urtean lehiaketa publikoa egin zuen eta haren ondorioz, Diametro200 izeneko zerbitzua dute beren langile eta bisitari guztientzat, elikadura osasuntsu eta jasangarria eskeiniz.

Gaur egun, ORONAk, egunero, 600 pertsona ingururentzat elikagai zerbitzua eskeintzen die, hala eskatzen duenarentzat barazki ekologikoan saskiak banatzen ditu eta besteak beste, ekoizleen feria antolatu izan du eta azkenik, orain gutxi, hondakinen prebentzioaren astean, Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortu duen JAKIORO ekimen solidarioa ere bultzatu izan du.

ORONA Fundazioa sarituz, enpresak hartutako erabakia jarri nahi dugu balorean, jantoki kolektiboak gure lehen sektorea trakzionatzeko tresna ezinhobea izan daieztekeela agerian jarriz eta honenbestez, ORONA eredua, enpresa mundurako jarraitu beharreko eredu bezala ipiniz, beste enpresa askotan aplikatuz gero, lehen sektorea trakzionatzeko ahalmena biderkatuz.

Saria banaketaren ekitaldi amaitu ostean, Iñaki Goenagak gaurkoari itxiera eman nahi izan dio elikagai sistema jasangarri eta juxtu baten aldeko mezuarekin non ekoizleek heuren familia aurrera ateratzeko eta ustialekuaren etorkizuna bermatzeko egin behar diren inbertsioak egiteko errentagarritasuna lortzen duten.

Goenagak gaur egun nagusi den elikadura “low-cost” ereduaren jasanagarritasun eza azpimarratu nahi izan du, elikagai katea ekoizleak “galeretan” bizitzea behartzen dituelako eta honen ondorioz, ez dago ez gaur egungo sektoreari eusterik ez eta lehen sektoreak behar duen talentu berria erakartzerik.

Amaieran, lehen sektorea eta erakunde arteko elkarlanaren aldeko deia egin du, orain gutxi erreformatu den Elikagai Katearen legearen gainean lanketa egiteko eta denon artean, elkarlanean, Elikagai Katea ezartzeko neurriak sustatzeko, beti ere, bertako ekoizpen errealitatera egokiztuz. Garaia da, aldarrikapenak gainditzeko eta lanketa serioa, profesionala eta egituratutakoa egiteko, lehen sektoreari ezinbestekoa duen egonkortasuna eta errentagarritasuna emateko.

Hernani. 2020.01.30

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan