instagramFacebookTwitter

Bertako elikagaiei aplikatutako marjenak apaldu behar dira, baserritarrek jasotzen duten ordaina hobetzeko eta bertako elikagaien salmenta errazteko.

Euskadiko ENBA nekazal sindikatuak, Euskadiko elikagai katean ematen diren desorekak salatu nahi izan du gaur Donostian egindako agerraldiarekin.

Agerraldian, sindikatuak eginiko txostena aurkeztu dute, bertako ekoizle eta distribuzioaren arteko harramena, elkar beharra, elkar borroka, azpimarratuz. Bereziki, gure kalitatezko elikagaiek, saltokien aldetik jasotzen duten tratamendua mahaigaineratuz eta elikagaien salneurrietan aplikatzen zaien gehiegizko marjenak salatuz.

ENBAk egindako txostenean jasotzen denez, saltokietan bertoko elikagaiak eskeintzen diren prezioak behatuz gero, behi okelan %33, behi esnean %45-55, supermerkatuko tomatean %45, gaztan %45-55, yogurrean %55, sagardoan %68, eztian %70, oilaskoan %70-80, Gernikako piparra %73, denda tradizionaleko tomatean %75-85, sagarrean %87 eta letxugan %118 marjenak antzemandu dira.

Marjenaz gain, azpimarratu nahiko genuke, izkutuan edo itzalpean, gure elikagaiei aplikatzen zaizkien rappelak edota komisioak, aitzaki ezberdinak dela medio, baserritarrek eta heuren enpresa eta kooperatibek jasotzen duten ordaina are gehiago murriztuz.

Saltokietan, egia esanda, bertako jenero ugari izaten da, kanpokoarekin batera noski, eta honenbestez, saltoki hauetako markaren imajina hobetzen dute, heuren publizitatean bereziki, distribuzio katearen izena bertoko sektorearekin uztartuaz.

Bertako jeneroa asko ugaldu dela azken urteotan bezain ukaezina da,  aurrez aipatutako marjenak ikusita, ezin ukatu ere, bertako elikagaia asko eta artifizialki garestitu dela eta honebestez, egungo egoera ekonomikoan, inflazioa hain altua izanik, familien erosmen ahalmena asko urritu dela kontuan hartzen badugu, bertako elikagaien salmenta apaldu egin da azken urtean, produktu batzuetan %10-12an.

Honenbestez, ENBAtik dei egiten diegu distribuzio kateei eta saltoki guztiei beren marjenak moderatu ditzaten, batetik, baserritarrek heuren ekoizpen kostuak estaltzen dituztela bermatzeko eta bestetik, bertako elikagaien salmenta areagotzeko. Ildo honetatik, dei egiten diogu distribuzioari, bere marka zuria eta enpresako markaren arteko marjen ezberdinak albora eta rappelak ezaba ditzan.

Azkenik, ENBAtik dei egiten diogu Eusko Jaurlaritzari, bizkortu dezala BEHATOKIAren martxa, argitara eman ditzala ekoizpen kostuen txostenak eta baita, distribuzioa eta saltokiak kontrola ditzala, Elikagaien Katearen legea betetzen dela bermatzeko.

TXOSTENA

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan