ENBAk, Ongarri organikoak (ximaurra eta minda) eta ongarri kimikoak aplikatzeko garaian nahiz abeltzain nahiz nekazariek bete beharreko araudi berriari buruzko JARDUNALDIA antolatu du Martxoaren 10ean
2022ko abenduaren 29an 1051/2022 errege dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, nekazal lurrak ongarriztatzeko arauak ezartzen dituena.
Arau berri honen bitartez nahiz ongarri kimikoak nahiz ongarri organikoak (ximaurra, minda, …) nekazal lurretan aplikatzerakoan jarraitu beharreko arauak eta baldintzak ezartzen ditu, bai aplikazioaren aurretik (lur azterketak, ongarriztatzeko plangintzak, aholkularitza zerbitzua,…) bai aplikatzeko unean (ximaurra eta minda nola zabaldu, kopuruak, makinariarekin ala ez, koadreno digitalean jaso beharreko apunteak, etb.) zehaztuz.
Izugarrizko berrikuntzak dakartza araudi berriak nahiz beren ximaurra edo minda belardietan aplikatzen duten abeltzainentzat nahiz abeltzainen ximaurra edo minda beren soro, mahasti edo fruta sailetan aplikatzen dutenentzat eta nola ez, ongarri kimikoak aplikatzen dituzten nekazari edo abeltzainentzat.
Hori dela eta, ENBA nekazal sindikatuak Errege Dekretuaren xehetasunak agertzeko, Martxoaren 10ean, ostirala, Zaldibiko GOIZANE zentruan, Jardunaldi berezia antolatu du 2 adituen eskutik, ABELUReko Imanol Arrieta eta Galizako Juan Castro, eta ondoren, 2 baserritarren testigantzak jasotzeko, Julen Abasolo abeltzaina eta Xabier Txueka mahastizaleak. Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak zabalduko du eta itxiera, Eusko Jaurlaritzaren eskutik egingo da.
EGITARAUA:
Nekazal lurrak ongarritzeko araudi berria
Nueva normativa sobre fertilización de tierras agrarias
10,00-10,15. Irekiera / Apertura. GFA
10,15 – 11,00. Nekazal lurrak ongarriztatze jasangarria egiteko araudia jasotzen duen Errege Dekretuaren azalpena. / Exposición del nuevo Real Decreto sobre fertilización de tierras agrarias.
Imanol Arrieta (ABELUR)
11,00 – 12,00. Kantauriar Itsasertzeko nekazal lurren ongarriztatzea. Begirada kritikoa. / La fertilización de los suelos agrarios en la Cornisa Cantábrica. Una mirada crítica.
Juan Castro. CIAM – Centro de Investigaciones Agrarias de Mabegondo (Galicia)
12,00 – 13,00. Lurrak ongarriztatzerakoan 2 testigantza. / 2 testimonios sobre fertilización de tierras agrarias.
Julen Abasolo. Esne behitegia. Aretxabaleta
Xabier Txueka. Txomin Etxaniz upategia. Getaria
13,00-13,15. Itxiera / Cierre. Eusko Jaurlaritza
EGUNA: Martxoak 10, ostirala
LEKUA: GOIZANE - Zaldibia
Antolatzailea: ENBA
Laguntzailea: LABORAL KUTXA
Jardunaldian parte hartu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du 943.650123 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan. Izena emateko azken eguna: Martxoak 8, barne.