Behi okelaren sektoreak bizi duen egoera kezkagarria da benetan. Ekoizpen kostuak, azkeneko 2-3 urteetan, izugarri igo dira eta abeltzainak jasotzen duen prezioa, neurri batean behintzat, eguneratu bada ere, abeltzain ia denak oso une larria bizitzen ari direla aitortu beharrean gaude.
Inflazioaren presioaz kezkatuta, berez arazoak ez duen kontsumitzaileak ere, bere erosketa aldatzen eta urritzen ari da, bereziki okela ekonomikoaren aldeko hautua eginez eta honen jakitun, bai supermerkatuek bai harakinek, kontsumitzailearen aurrean eskeintzarik merkeena bezala aurkeztu asmoz, ez dute nahi okelaren salneurria eguneratu nahi eta honenbestez, abeltzaina bere prezioa ezin hobetu dabil eta sarri askotan, galeretan ekoizten.
Egoera honen aurrean, ENBA nekazal sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio datozen egunetan dei dezala Behi Okelaren mahaia, mahaiaren bueltan ekoizleak (ENBA eta EHNE), kooperatibak-elkarteak (Harakai eta Gitxegi), administrazioa eta okela erosleak (Eroski, Uvesco eta harakinak).
Okela ekoizleen egoeran estatuko merkatuek, kontsumitzaileen jokabideak eta insumoen prezioen gorakadak eragina zuzena ari dira izaten eta ENBAren ustean, ezinbestekoa da, beranduegi izan baino lehen, okelaren munduko eragile eta agente guztiek mahaiaren bueltan eseri eta estrategia amankomuna adostea.