instagramFacebookTwitter

Otsoa LESPRE zerrendatik ateratzea onartu du Kongresuak

ENBAren ustean, argi geratu da, zein dagoen eta zein ez, abeltzaintza estentsiboaren alde

Gaur, Madrileko Diputatuen kongresuan, Elikagai xahuketari buruzko legearen bozketan, Senatuko tramitazioan txertatutako otsoaren babes juridikoa malgutzeko xedapena bozkatu da, hain zuzen ere, otsoa LESPRE zerrendatik ateratzea proposatzen duen xedapena.

ENBAtik, oso argi utzi nahi ditugu 4 puntu:

1. Orain 3 urte, Madrileko gobernuak, legearen martingala batez baliatu zen, otsoa LESPRE zerrendan sartzeko eta ondorioz, otsoa ehizatzeko debekua onartu zen eta aldiz, zerrendatik ateratzean ehizatzea ahalbideratzen da, beti ere, arrazonatutako kasuetan soilik eta administrazioaren baimenarekin.

2. Otsoa ehizatzea debekatu zenetik, otsoaren populazioa are eta gehiago hazi da, bereziki, gure inguruko lurraldeetan, bai Kantabrian bai Gaztela-Leonen eta Errioxan eta horren ondorioz, erasoak biderkatu dira lurralde horiekin muganteak diren araba eta bizkaiko eskualdeetan.

3. Mendiko abeltzainentzat ezinbestekoa da otsoaren populazioa kudeatzea eta horretarako, ezinbestekoa da ere, otsoa LESPRE zerrendatik ateratzea, orain egun gutxi estatuko ingurumen idazkaria den Hugo Moranek esan zuenez, Eurtopa mailan onartzen ari diren malgutasun neurriek ez dute afektatzen estatuan, otsoa LESPRE zerrendaren barne dagoen bitartean.

4. EAJko eta PPko diputatuek aldeko botoa eman izana txalotzen dugu, PSOEko eta SUMAko diputatuen ezezko botoa salatzen dugu, baita EHBILDUko diputatuen abstentzioa ere, bereziki mingarria, Euskadiko bigarren alderditik datorrena eta euskal nekazal munduan hain presentzia handia duena, abstentzioan ezkutatzea erabaki duelako na eta abeltzaintza estentsiboa babesik gabe utzi duena.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan