
Euskal Sagardoa Jatorrizko Izendapena abian jarri den urtean eta sagar bilketaren atarian gaudenean, ENBA nekazal elkarteak bere kezka azaldu nahi du, orain arte emandako urratsen artean sagar ekoizleen papera ezer gutxi kontuan izan delako.
ENBAtik argi dugu Jatorrizko Izendapena ezinbesteko tresna dela, gure sagarra eta sagardoaren balioa goratzeko baina, argi utzi nahi dugu, ezin dugula jarraitu gehiago orain arte izandako jarrerarekin eta baserritarron sagarraren prezioa izoztuta izanik azken 12 urteotan.
Beraz, uste dugu, iritsi dela unea, sagar ekoizpena ere bultzatzeko eta horretarako ezinbestekoa da, baserritarrek jasotzen duten prezioa eguneratzea.
Gaia bere sakontasunean aztertzeko (Jatorrizko Izendapena, sagar kanpaina, prezioak, ...) ENBAk batzar berezia egingo du ostiral honetan, Irailak 8, goizeko 11tan Tolosako egoitzan eta honenbestez dei berezia egiten die sagardotarako sagarra ekoizten duten baserritarrak bertaratu daitezen.

Europako Batzordeak, uztailaren 18an ospatutako Nekazaritzako Ministrarien Kontseiluan hainbat estatuk, besteak beste Espainia, eskatutako laguntzen aurrerapena onartu berri du.