Kalean da ENBA zldizkariaren 209. zenbakia, hain zuzen ere, neguko alea. Bertan irakurtzeko moduan dituzu 2020tik aurrerako NPBri buruzko Ihardunaldiaren xehetasunak, indarrean jarri berri den Omnibus Erreglamenduaren informazio zabala, Xylella fastidiosari buruzko artikulu bikaina, Asteasuko GOINE gaztandegiari buruzko erreportaia, Autonomoen Lege berriari buruzko informazioa eta ohiko atalez gain, nahiz Bizkaia nahiz Gipuzkoako orrialdeak.
Albisteak
Abenduaren 28 eta 29an Euskadiko esne sektoreko gazte talde batek formazioa eta aisialdia uztartzen dituen bidaia egin zuten Araba eta Nafarroa aldera. Bidaian zehar bi herrialdetako hainbat esne ustialeku bisitatu zituzten eta horrezaz gain, elkarren artean makinaria erabiltzeko elkartea eta baita ere, makineriako zerbitzu enpresa bat. Nola ez, bidaiak ere izan zuen bere aisi tarteak eta horretarako, Gasteizko kart zirkuituan ibili ziren eta Eusko Legebiltzarra ere bisitatu zuten.
Bidaia oso giro jatorrean egin da eta emaitza onarekin. Aurrerantzean ere segida izatea espero dugu.
Eusko Jaurlaritzak landagunearen ekonomia dibertsifikatzeko laguntza deialdia zabaldu berri du. Deialdia oso interesgarria izan daiteke, besteak beste, etxeko ekonomia nekazaritzatik kanpoko ihardueraren batekin dibertsifikatu nahi duten baserritarrentzat.
Informazio gehiago: EHAO
Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri du nekazal produktu eta elikagaien kalitatezko markaka sustatzeko 2018 urterako laguntzen deialdia, hilabeteko epearekin. Laguntza deialdiak bi hanka ditu, alde batetik, lehenbizikotz kalitatezko zigilu edo markak erabiltzen dituzten ekoizleentzat eta bigarrenik, kalitatezko markari buruzko informazioa edo promozioa egiten duten ekoizle taldeentzat.
Informazio gehiago: EHAO
Urtarrilaren 15etik 18ra, arratsaldeko 15,30tatik 19,00tara, Baratzezaintzako Ihardunaldien bigarren edizioa ospatuko da baratza alorreko profesionalentzat. Ihardunaldiak HAZI eta Fraisoro Eskolak antolatuak dira, Abelur, Neiker-Tecnalia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Ikus ezazu ihardunaldien EGITARAUA eta eman lehenbaitlehen izena
Ihardunaldi osorako matrikula 50 eurotakoa da eta egun bakoitzekoa, aldiz, 25 eurotakoa.
- ENBAk gonbidaturiko aditu eta eurolegebiltzarkideak Europako Nekazal Politikaren etorkizunari buruzko Ihardunaldian hartuko dute parte Urtarrilaren 12an
- Bizkaiak gazteak baserrian inkorporatzeko laguntza deialdia argitaratu du
- Bizkaiak nekazal ustialekuetarako inbertsio laguntza deialdia zabaldu du
- NBEk 2019-2028 Nekazaritza Familiarrerako Hamakarda izendatu berri du
- Aziendaren Osasuna eta Animalien Ongizateari buruzko Ihardunaldi arrakastatsua