Esne abeltzain gazteen bidaia Araba eta Nafarroa aldera

Esne abeltzain gazteen bidaia Araba eta Nafarroa aldera

Abenduaren 28 eta 29an Euskadiko esne sektoreko gazte talde batek formazioa eta aisialdia uztartzen dituen bidaia egin zuten Araba eta Nafarroa aldera. Bidaian zehar bi herrialdetako hainbat esne ustialeku bisitatu zituzten eta horrezaz gain, elkarren artean makinaria erabiltzeko elkartea eta baita ere, makineriako zerbitzu enpresa bat. Nola ez, bidaiak ere izan zuen bere aisi tarteak eta horretarako, Gasteizko kart zirkuituan ibili ziren eta Eusko Legebiltzarra ere bisitatu zuten.

Bidaia oso giro jatorrean egin da eta emaitza onarekin.  Aurrerantzean ere segida izatea espero dugu.

© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - eskubide guztiak erreserbatuta
Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau