Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak, Urkomerekin elkarlanean ondoko ikastaro hau antolatu dute: ELIKAGAI BERRIAK EKOIZTEA. Honekin batera egitaraua doakizue. Kontutan hartu hitzaldi guztiak , bi izan ezik, euskaraz izango direla eta ikastaroa Azpeitian egingo dela.
Albisteak
GURE LURRA Sembrando Futuro lehen sektoreari agerikotasuna emateko, bere zeregin garrantzitsua aitortzeko eta baserritarren eta herritarren arteko topaleku bat izateko jaio da.
Ekimen honen bidez, guztion onerako lan egin, lehen sektorearen balioa nabarmendu eta Gipuzkoako gizarteari ikuspegi berri bat izateko aukera eman nahi diogu. Denon artean etorkizun jasangarri bat lortzeko abiapuntuan gaude.
Elkargunea Donostiako Kursaal jauregian ospatuko da Abenduaren 5ean eta esan beharrik ere ez dago, ekimena sektorea eta erakundeen arteko elkarlanaren fruitua dela eta honen bitartez, baserritar eta herritar guztieri luzatu nahi diegu gonbita bertaratu eta parte har dezan.

ENBA nekazal sindikatuak, Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Dekretuaren aurrean, bere aurkako posionamendua helarazi die bai Jaurlaritza bai EUDELeri eta ustialeku kalifikazioa duten baserriak salbuetsita uztea eskatzen du.
ENBAren ustean, argi dago Dekretua hirietako eraikin kolektiboetarako pentsatua dagoela eta honenbestez, leurraldean zehar barreiatuak dauden baserrien errealitatetik oso urrrun dagoela.
Gure baserrien gehiengoa eraikin isolatuak dira, lursail pribatuaz inguratuak eta honenbestez, lur publikoarekin kontakturik gabe, aitzinakoak, famili bakarrarentzat, tamainaz oso haundiak, sarri askotan egurrezko egiturarekin, eraikin tradizionalak (asko Ondare Historiko-Artistikoaren kalifikazioarekin) eta Dekretuaren zirriborroaren helburua erabilera nagusia bizitegitarakoa duten eraikinak izanik, azpimarratu beharrean gaude, baserri gehienetan, denetan ez bada, bizitegitarako erabileraz gain nekazal iharduerari dagozkion erabilerak jasotzen direla, hala nola, abereak, almazena, makineria sartzeko lekua, lastotegia, …
Honezaz gain, baserrietako errealitateaz urrun dagoela mahaigaineratzeko, baserrietan ere irisgarritasuna eta berotze-girotze instalazioak aztertzea proposatzen da eraikinen efizientzia energetikoa kontrolatzeko.
Beraz, hau dena kontuan izanik, ENBA nekazal sindikatuak bai Eusko Jaurlaritzari bai udaletxeak elkartzen duen EUDELeri nekazal ustialeku kalifikazioa duten baserriak salbuetsita uztea planteatu die.
Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak 2013 urtean BASERRITARRON LAGUNA saria eratzea erabaki zuen eta bere lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria eta bigarrenean, 2015 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat (argazkian Asier Altunarekin). Orain, 3. Edizioa jartzen dugu abian eta izenak proposatzeko epea zabaldu dugu urriaren 31 arte.
Sariaren helburua bere eguneroko jardunarekin baserriaren alde lanegiten duen persona, elkarte, entitate, komunikabide, etb-en lana aitortu eta gure eskerrona agertzea da.
Baserria, baserritarra eta baserriko elikagaiak gizartearen aurrean goraipatzea, zabaltzea eta aldarrikatzea izango da kontuan sariduna hautatzean eta honenbestez, orain, gipuzkoarrei dagokie izenak proposatzea eta urriak 31 baino lehen guri helaraztea (
Guregana iritsitako proposamenak aztertu ondoren, saria ENBAk 2018ko urtarrilaren 28an ospatuko duen Batzarrean emango zaio hautatuari.
- EUSKAL SAGARDOA jatorrizko izendapenari bere babesa berretsi arren sagar prezioak gaurkotu beharra planteatu du ENBAk
- Elikagai katean ekoizleak duen pisua 10 puntu gutxitu dela salatu du ENBAk
- Estatuko ekoizpenak gora eta prezioak behera egiten dutenean, DIA kateak Frantziko esnea saltzen
- Aurreko urteetan ez bezala, Europako laguntzen antizipoa lehenbaitlehen gauzatzea eskatzen die ENBAk Jaurlaritza eta Aldundieri
- ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren 4. edizioa ZABALIK!