Bizkaiko Foru Aldundiak Nekazaritza sailak ingurumen eta klimaren alorreko laguntzak (agroambientalak) eta ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdia argitaratu berri du, hain zuzen ere, Europako laguntza zuzenen epe berbera dutenak (apirilak 30) eta bestetik, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko plangintzetarako laguntzen deialdia, 20 egunetako epearekin.
Albisteak
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018 urterako hainbat laguntza deialdia argitaratu berri ditu Martxoaren 14ko Aldizkari Ofizialean. Alde batetik, nekazaritza ingurumenaren eta klimaren laguntzen eta nekazaritza ekologikoaren deialdia eta bestetik, Mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpentsazio ordainen (ICM delkaoa) deialdia.
ENBA nekazal elkarteak bere atxikipena eta babes baldintzatua azaldu nahi dio Euskadiko Ehiztarien Federazioek iganderako, Apirilak 15ean, bai Donostian bai Bilbon deitu duten manifestazioa-konzentrazioari eta bide batez, dei egiten die beren baserritarrei ekitaldian parte har dezaten.
Betidanik, ehiza eta baserria oso gertukoak izan dira eta azken urteotan, gure artean hainbat liskar eta gaizki ulertze izan baditugu ere, kudeaketa kaxkarra eta baserritarron jabetza pribatuarekiko errespetu faltagatik, ENBAtik argi eta ozen adierazten dugu,ehiztariak baserritarrok egindako ingurumen kudeaketa zuzena behar duten bezala, baserriak ehiza behar beharrezkoa duela, batipat, basanimalien populazioaren kudeaketa eta kontrolerako (basurdeak, orkatzak, …), are gehiago, basanimali hauek gure lursail eta landaketetan eragiten dituzten kalteak kontuan izaten baditugu eta nola ez, gure abere aziendarako suposatzen duten osasun arriskuagatik.
Horrexegatik, aurretik edo etorkizunean izan daitezkeen gorabeherak alboratuz, ENBA nekazal elkarteak igandeko manifestazio eta konzentrazioak babestu egiten dituela agertu nahi dugu eta baserritarrei dei egiten diegu parte har dezaten.
Gaur goizean, Apirilak 15, ENBAko baserritarrok ehiztariekin batera, ehizaren aldeko mobilizazioetan hartu dugu parte, hain zuzen ere, gure baserrietan hainbeste kalte eragiten duten basapiztien kontrolerako lagungarri izango delakoan.
Baserritar asko bere kasa joan dira nahiz famili, lagun edota bere herriko ehitzari koadrilakoekin baina bestalde, ENBAko ordezkariak, Gipuzkoako presidentea, Iñaki Goenaga; Bizkaiko Koordinatzailea, Iñigo Bilbao eta Gipuzkoako Koordinatzailea, Xabier Iraola, hantxe izan dira.
Pasa den ostirala ahaztea nahiko zaila izango da Euskadiko esne sektorearentzat, Bilboko erdigunean bizitu bait zen esne kontsumoa sustatzeko aspaldian egin den ekitaldirik ederrena. Goizean, Hotel Domineko aretoa, lepo bete zen, bai EHUko Bittor Rodriguez, Elikagaien Zientzia eta Teknologian Doktorea, bai CSICeko Javier Fontecha ikerlariaren hitzaldiak entzuteko. Hitzaldi hauen bitartez, esneak gure osasunerako dituen onurak azaltzeaz gain, esne kontsumoaren aurka botatzen diren gezurrak edo esamesak argitzen jardun ziren.
Ostean, bertaratutako abeltzain ugari, sektoreko eragile ezberdin eta kultura, kirola eta komunikabideetako aurpegi ezagunaz lagunduta, esnearekin topa egin genuen, gizarteari begira argazki indartsua azalduz.
- NEKAZARITZA-USTIATEGIETAN BISITA GIDATUAK PRESTATZEA
- ENBAk esne kontsumoa sustatzeko Bilbon egingo den Brindisa babesten du
- Abian da ENARO kooperatibaren Silotarako plastiko kanpaina
- Nekazal lurrak eta ondarearen mugikortasuna errazten duen fiskalitatea eskatu die ENBAk Gipuzkoako Batzarkideei
- Euskadin, emakume baserritarraren pisua askoz haundiagoa da adin nagusien artean gazteen artean baino