Iada kalean da Udazkeneko ENBA Aldizkariaren 212 zenbakia.
Albisteak
Pasa den ostiralean Ministro Kontseiluak esnea eta esnekien jatorria derrigorrez etiketatzea arautzen duen errege Dekretua onartu zuen. Araudiak kontsumitzaileen beharrak hasetu eta elikagaien jatorriari buruz gardentasuna ematen du. Kontsumitzaileen arteko inkesten arabera, espainiako kontsumitzaileen %88ak behar beharrezkoa jotzen du esnearen jatorria identifikatzea eta saltokien %86aren ustean, jatorria identifikatzeak salmentak hobetuko lituzke. Bide batez, gogora ekarri nahi dugu, aurrez Frantziak horrelako araudia onartua zuela eta indarrean jartzean, esne-esnekien inportazioa %45ean gutxitu direla.
HAZIk, seihilabete behin egin ohi duen bezala, 2018ko bigarren sei hilabeterako nekazal formakuntzaren gida argitaratu berri du. Egin klik esteka honetan.
Irailaren 5ean argitaratutako Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean (EHAO) 117/2018 DEKRETUA, eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa jasotzen zen. Bertan dioenez, Nekazaritzarako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuak dauden baserriak (txartel berdea dutenak) salbuetsita geratuko dira heuren erabilera nagusia bizitegitarakoa ez denez. Bestalde, erabilera publikoko gune edo bide batera ematen duen fatxadarik ez duten familia bakarreko bizitegi-erabilerako eraikinen kasuan, EIT egin beharko dute baldin eta Udalak errekerituz gero.
ENBAtik eskertu beharrean gaude Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailak izandako jarrera eta ondorioz, nekazal sektoreko eragileokin izandako elkarrizketaren ostean, onartutako aldaketak eta bide batez, aitortu eta eskertu beharrean gaude euskal udalerrien elkarteko (EUDEL) herri txikien batzordeak egindako lana.
Egindako elkarlana ixilak bere emaitzak izan ditu eta poztekoa da.
ENBA nekazal elkarteak oso pozik jaso du orain egun gutxi argitaratu den 101/2018 DEKRETUA, uztailaren 3koa, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzkoa non lehen xedapen gehigarriak dekretuaren aplikazio-eremua zehazterakoan landa-ingurunea kanpo uzten duen.
ENBAren ustean Eusko Jaurlaritzak dekretuaren tramitazioan sektorearekiko begirunea eta malgutasuna azaldu du eta hori eskertzekoa da, are gehiago, ikusirik nahiz etxe nahiz logelatako modalitatea landagunean iada arautua dugula nahiz nekazalturismo nahiz landetxe modalitatean.
- 702 pertsonek hartuko dute parte aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenean
- Kalean da Udako ENBA Aldizkaria
- ENBA eta MERCADONA arteko elkarlan hitzarmena sinatu berri da
- Zabaldu berri da Nekazal sektorera HURBILTZEKO BEKAK eskatzeko epea
- Nekazaritza alorreko langileen babeserako gida argitaratu du Europako Batzordeak