Gipuzkoako Foru Aldundiak basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru-laguntzakbasoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia argitaratu berri ditu. Orokorrean epea ekainaren 29an amaitzen bada ere, oso kontuan izan behar da Baso plan teknikoak, pinu zahar mozketa eta hondamendi naturalen kasuan epea maiatzaren 1ean amaitzen dela.
Albisteak
Bizkaiko Foru Aldundiak Nekazaritza sailak ingurumen eta klimaren alorreko laguntzak (agroambientalak) eta ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdia argitaratu berri du, hain zuzen ere, Europako laguntza zuzenen epe berbera dutenak (apirilak 30) eta bestetik, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko plangintzetarako laguntzen deialdia, 20 egunetako epearekin.
Gaur goizean, Apirilak 15, ENBAko baserritarrok ehiztariekin batera, ehizaren aldeko mobilizazioetan hartu dugu parte, hain zuzen ere, gure baserrietan hainbeste kalte eragiten duten basapiztien kontrolerako lagungarri izango delakoan.
Baserritar asko bere kasa joan dira nahiz famili, lagun edota bere herriko ehitzari koadrilakoekin baina bestalde, ENBAko ordezkariak, Gipuzkoako presidentea, Iñaki Goenaga; Bizkaiko Koordinatzailea, Iñigo Bilbao eta Gipuzkoako Koordinatzailea, Xabier Iraola, hantxe izan dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018 urterako hainbat laguntza deialdia argitaratu berri ditu Martxoaren 14ko Aldizkari Ofizialean. Alde batetik, nekazaritza ingurumenaren eta klimaren laguntzen eta nekazaritza ekologikoaren deialdia eta bestetik, Mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpentsazio ordainen (ICM delkaoa) deialdia.
ENBA nekazal elkarteak bere atxikipena eta babes baldintzatua azaldu nahi dio Euskadiko Ehiztarien Federazioek iganderako, Apirilak 15ean, bai Donostian bai Bilbon deitu duten manifestazioa-konzentrazioari eta bide batez, dei egiten die beren baserritarrei ekitaldian parte har dezaten.
Betidanik, ehiza eta baserria oso gertukoak izan dira eta azken urteotan, gure artean hainbat liskar eta gaizki ulertze izan baditugu ere, kudeaketa kaxkarra eta baserritarron jabetza pribatuarekiko errespetu faltagatik, ENBAtik argi eta ozen adierazten dugu,ehiztariak baserritarrok egindako ingurumen kudeaketa zuzena behar duten bezala, baserriak ehiza behar beharrezkoa duela, batipat, basanimalien populazioaren kudeaketa eta kontrolerako (basurdeak, orkatzak, …), are gehiago, basanimali hauek gure lursail eta landaketetan eragiten dituzten kalteak kontuan izaten baditugu eta nola ez, gure abere aziendarako suposatzen duten osasun arriskuagatik.
Horrexegatik, aurretik edo etorkizunean izan daitezkeen gorabeherak alboratuz, ENBA nekazal elkarteak igandeko manifestazio eta konzentrazioak babestu egiten dituela agertu nahi dugu eta baserritarrei dei egiten diegu parte har dezaten.
- Esne tantaz tanta Bilboraino iritsi zen Uholde Txuria
- NEKAZARITZA-USTIATEGIETAN BISITA GIDATUAK PRESTATZEA
- ENBAk esne kontsumoa sustatzeko Bilbon egingo den Brindisa babesten du
- Abian da ENARO kooperatibaren Silotarako plastiko kanpaina
- Nekazal lurrak eta ondarearen mugikortasuna errazten duen fiskalitatea eskatu die ENBAk Gipuzkoako Batzarkideei