Gaur udararen haserarekin batera atera da ENBA Aldizkariaren 211 Udako zenbakia.
Albisteak
ENBA eta MERCADONA enpresak elkarlan hitzarmena sinatu berri dute aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRAko edizioa babesteko. ENBAtik Iñaki Goenaga presidentea eta MERCADONAtik Patricia Cortizas izan dira sinadura ekitaldian.
Lehenbiziko urtea da Mercadona ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenera atxikitzen dela, aurreko urteetan eta aurtengoan ere EROSKI eta BM soilik aritu baitira.
Europako Batzordeak nekazaritzaren alorrean diharduten langileentzako babes gida argitaratu berri du. Gida ez loteslea izan arren, oso kontuan izan beharrekoa da bai nekazaritzan, basogintzan zein abelzaintzan diharduten langileen aldetik.
Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak eskatzeko epea zabaldu berri du Eusko Jaurlaritzak.
Beken helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzea da, baita sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea ere, horren bidez beken onuradunak sektorearen kudeaketaren, funtzionamenduaren eta errealitatearen gaineko trebakuntza jaso dezan.
Bekak eskatzerakoan bete beharreko baldintza guztiak, laguntzen kopurua, epeak, etb. OINARRIetan iksu ditzazkezu.
Honezaz gain, IZENA EMATEKO FITXA ere eransten dizugu, eskabidea ahalik eta lasterren egiteko.
ENBA eta BELLOTA AGRISOLUTIONS enpresak elkarlan hitzarmena sinatu berri dute aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRAko edizioa babesle nagusia Legazpiko enpresa izateko. Sinadura honekin, ENBA nekazal elkarteak, sektorearekin zerikusi eta harremana duten enpresekin elkarlana jorratu nahi du eta hemendik aurrera, beste enpresa batzuekin zabaltzeko lana egingo du.
- "Abere ustialekuak eta ingurumena, Minda baino zerbait gehiago" Konferentziarekin ospatuko du ENBAk Ingurumenaren Nazioarteko Eguna
- Bizkaiko ENBAk bere Junta berria hautatu du, gazte eta emakume gehiagorekin
- ENBAk onartezinatzat jotzen du Europako Batzordeak proposatutako nekazal aurrekontuaren beherapena
- Baserrietako EIT-ITEa, egin behar da ala ez? Oraingoz, lasai.
- Gipuzkoak 2018rako baso laguntzak onartu eta deialdia zabaldu berri du Ekainaren 29 arte.