ENBA nekazal sindikatuak gogor salatu nahi du MAKRO banatzailearen jokabidea, hain zuzen ere, Oiartzunen duen saltokian esnea litroko 0,49 eurotan eskeintzen baitu, Madrilen ministeritza eta saltoki kateen artea sinatutakoan (hain zuzen ere, MAKROk sinatu ez zuena) adostutakoari muzin eginez eta bide batez, elikagaien kateko errentagarritasuna pikutara bidaliz.
ENBAtik dei egiten diogu MAKROri Ministeritzatik sustatutako akordiora atxiki dadin eta horrenbestez, esne katearen onerako hartutako konpromezuak bete ditzan.
Eskeintza honi buruz, ENBAtik dei berezia egiten diogu MAKRO kateari bere jokabidea zuzendu dezan.
Madrileko Gobernuaren aurrekontu onarpenerako mahai gainean dugun negoziazio prozesuaren aurrean eta negoziaketek irekitzen dituzten ateaz jabeturik, ENBA nekazal sindikatutik dei berezia egiten diegu negoziaketako bi partaideri, Euskal Ajenda deritzogun horretan, Nekazal Ajenda ere txerta dezaten.
Helburu hori gauzatzeko asmoz, ENBAk bi aldarrikapen zehatzak eta argiak plazaratu nahi ditu: lehen lehenik, 1995etik zintzilika dauden 38 eskumen zerrendan dagoen Nekazal Aseguruen kudeaketa Eusko Jarurlaritzarengana transferitzea eta bestetik, Europatik datozen Euskadirako FEADER fondoen asignazioa gehitzea egungo 87,1 miloi euroetatik 142 miloitara.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko 2017ko urterako diru laguntzak onartu ditu. 2.800.000 euro bideratuko ditu Aldundiak guztira, hainbat jarduera bultzatzeko: azpiegiturak egitea basogintza garatzeko, modernizatzeko edo egokitzeko; baso-sartzea eta baso azalera sortzea; nekazaritza eta basogintzako sistemak ezartzea; suteek, natur hondamendiek eta zorigaitzei aurre egiteko prebentzioa, eta horiek eragindako kalteen konponketa; baso-ekosistemen egokitzeko gaitasuna eta ingurumeneko balioa handitzeko inbertsioak; pinudi zaharrak moztea, izurriteak edo gaixotasunak saihestuz, edota baso-ingurumeneko zerbitzuak, klima zerbitzuak eta basoen zaintza.
Martxoaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dira bai laguntzak arautzen dituzten oinarriak bai 2017 urterako deialdia, hain zuzen ere, 2 hilabeteko epea ezarriz eskabideak aurkezteko.
ENARO kooperatibak silotarako plastikoaren kanpaina hasi berri du. Betiko plastikoa, ASPLA etxeko plastiko beltza, eta iaz baino merkeagoa denez, ozen diogu, merkatuko preziorik hoberena dela.
PLASTIKO BELTZA
500 mm 48,00€ + iva = 58,08 €
750 mm 61,00 €+ iva = 73,81 €
SOKA LARANJA
21,50€ + iva= 26,00 € PAKETEKO(bi rollo)
SAREA
78,35 € + iva = 94,80 € (1,23 m x 2000m)
Belar siloa estaltzeko plastikoa Udaran banatuko da.
Eskabideak lehenbaitlehen egin: 943-652004 (Bakarne)
Basurdeen kalteak jasaten ditugunak gu gara, baserritarrak. Ezin dugu negurako belarrik ganoraz bildu basurdeek larreak harrotu dizkigutelako. Ezin ditugu gure uztak jaso, haiek jan egin dituztelako.
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu du basurdeen populazioak gora egiten duela esponentzialki. Ehiza dela basurdeen populazioa kontrolatzeko erabiltzen den neurria. Iaz , esaterako, Gipuzkoan 1.300 basurde ehizatu ziren eta hala ere populazioak gora egiten du.
Entzun ahal izan dugu basurdeak hiri inguruetan “gehienbat” kontrolatzen direla. Landa ingurunean bizi garenok zer gara bigarren mailako herritarrak? Basurdeek istripuak eragiten dituztela eta aseguruak ez direla horren kargu egiten… Arazoa denona da eta gero eta larriagoa bihurtzen ari da. Ez dugu basurdea desagertzerik nahi, baizik eta gainpopulazioa kontrolatzea.
Arrasateko baserritarrek ikusi dute urteak joan urteak etorri hainbat eskualdetan basurdeen kalteen kontrola egin egin dela, baina eskualde honetan, Debagoienan, arazoa areagotu egin da. Kalteak geroz eta gehiago dira. Debagoienan ehiza egitea suertatzen zaion koadrilak ez dio aurre egiten arazoari (kontrolaren ardura eskualde bakoitzeko ehiza koadrilak du).