instagramFacebookTwitter

GAZTABERRI proiektua, Euskadiko gazta sorta zabalduz gure gaztagintzaren ardatza den Idiazabal gazta osatzeko asmoz eratutako proiektua, gazta ezberdinei buruzko hainbat ikastaroz osatutako ibilbide formatiboa da eta horietako azken, "Latxa Urdina" deitutako gazta egiteko ikastaroa da, hain zuzen ere, Irailaren 24an ospatuko dena.

Matrikularen kostua 36 eurotakoa da.

Izena emateko informazioa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 683.641.866

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak Otsoa Arriskuan dauden espezieen euskal Katalogoan sartzeko tramitazioa hasi berri du eta erabaki honek, kezka larria saortu du abelzaintza estentsiboan jarduten diren abeltzain guztien artean, nahiz ardiak nahi behiak edo behorrak izan.

Hori dela eta, Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak ¨OTSOA. Iberiar Penintsula eta Euskal Herrian otsoaren populazioaren egungo egoera eta bilakaera" izeneko hitzaldia eskeiniko du eta horretarako Estatuan dagoen aditu nagusienetarikoa den Mario Sáenz de Buruaga, biologoa, ikertzailea eta CRN kontsultorako zuzendaria gonbidatu du.

Hitzaldia Apirilaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 15,30tatik 17,30tara ospatuko da Zaldibiako Goizane Zentruan.

Hitzaldia irekia izango da, edonor joateko modukoa baina, hori bai, aurrez izena eman behar da 943.650123 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan

Azkenik, gogoratu, hitzaldia gazteleraz izango dela eta adituaren hitzaldi ondoren, bertaratutakoek aukera paregabea izango dutela beren galderak egiteko.

Laurent Mons afinatzaile ospetsuaren eskutik (Mons formager-affineur) ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko da Leartiker Zentro Teknologikoan.

Noiz IRAILAK 11, 12 eta 13
Non LEARTIKER Zentro Teknologikoan
Ponentea LAURENT MONS
Iraupena 21 ordu
Matrikula 475 euro

Bizkaiko ENBA nekazal sindikatuak eta LORRA gestio etxeak elkarrekin antolatuta, Martxoaren 14an ospatuko da Bizkaiko Lan Arriskuen aurreko Prebentzioaren Lehen Ihardunaldia.

Ihardunaldia Karrantzako GUVAC kooperatiban ospatuko da, martxoak 14, ostegunean

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan