instagramFacebookTwitter

Gaur egun indarrean dagoen legediaren arabera, Lan arriskuen prebentzioa gure baserrietan bete beharreko eskakizuna da, lehen lehenik, gure osasuna eta etxekoen ongizatea babesteko eta bigarrenik, ustialekuan kontratatuak ditugun langileen istripuak ekiditzeko.

Langileak izan ala ez, lan arrisku prebentzioaren legea bete beharra dugu, bakoitzak bere mailan eta era ezberdinean baina, denok, bete behar dugu legea.

Iaz ospatutako Lehen Ihardunaldiaren ondoren, aurtengoan, Bigarrena hiru gaitean zentratu dugu: Fitosanitarioen erabilpen ziurrerako gida berria, esne behitegietan iaz eginiko kontrolen konklusioak eta azkenik, Amankomuneko zerbitzuaren berri ematea.

Ihardunaldia / Jornada

11,00 – Ongietorria / Bienvenida

Iñaki Goenaga / ENBAko presidentea

Amaia Aizpuru / ABELUReko teknikaria

11,15 – Presentación de la Nueva Guía de uso seguro de los fitosanitarios / OSALAN

12, 00Conclusiones sobre la primera Campaña de seguimiento de la prevención de riesgos en el sector de vacuno de leche. OSALAN

12,30 – El Servicio de Prevención Mancomunado Agrario. Una herramienta al servicio del sector productor.

Sandra Muñoz / SPMA

- Galde- erreguak / Ruegos y Preguntas

Eguna / Día: Otsailak 26 de febrero / asteartea - martes

Ordua / Horario: 11,00 – 13, 30

Lekua / Lugar: Fraisoroko Nekazal Eskola / Escuela Agraria de Fraisoroko

Hizkuntza / Idioma: Castellano

* Aurrez izena eman behar da ENBA (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943.650123)

Lanbide Heziketan behar beharrezkoa jotzen da ikastetxean emandako teoria enpresetan egindako praktikekin osatzea eta arlo industrialean hain arrunta den hau, tamalez, ez da hain ohikoa nekazal alorrean. Bestalde, azken urteotan sarri entzun izan dugu, teoria eta praktika uztartzen dituen LH bikoitzaren onurak.

Lanbide Heziketa bikoitzak ikasleak dituen praktika beharrak enpresariak hezitako gazte jendea lortzeko duen beharrarekin uztartzen ditu eta enpresan laneginez hartzen den esperientzia onuragarria da bai enpresariarentzat bai gaztearentzat, beti ere, kontuan izanik, Lanbide Heziketa bikoitzaren azken helburua ikaslea gero enpresan txertatzea dela.

Hau dela eta, ENBA nekazal elkarteak, hezitutako eta esperientzia duen eskulanaren beharra dutela baserritarrek eta aldi berean, ikasleak toerian ikasitakoa lan munduan aplikatzeko beharrezko dituzten praktikak ezinbestekoak direla jakitun, ustialekutan egiten diren ohiko praktikak eta Lanbide Heziketa bikoitzaren berri emango duen hitzaldi informatiboa antolatu du.

Beraz, nahiz ohiko praktiketan nahiz Lanbide Heziketa bikoitzean ikaslean baserrian hartzeko interesa izanez gero, azaldu zaitez Abenduaren 11an, goizeko 12tan, Fraisoroko Nekazal eskolan egingo den hitzaldira.

Hitzaldian Fraisoro Nekazal Eskolako arduradunek hartuko dute parte eta aurrez izena eman behar da 943.650123 zenbakian.

 

HAZIk, seihilabete behin egin ohi duen bezala, 2018ko bigarren sei hilabeterako nekazal formakuntzaren gida argitaratu berri du. Egin klik esteka honetan.

Dakizun bezala 2020 urteko uztailaren 14ko iraungitze data dute egun indarrean ditugun biozidak aplikatzeko karnetak. Indarrean dagoen araudiaren arabera biozidak erabiltzen jarraitu ahal izateko kualifikazio profesionala lortu behar da, hain zuzen ere, gutxienez 300 ordutakoa eta gure ustean, betebehar hau gehiegizkoa da iharduera txiki eta ertainetarako.

Problematika aztertu ostean Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden HAZI eta ELIKA arteko elkarlanean orain arte biozidak aplikatzen ibili direnen ahalmen profesionala baliozkotzea jo da egokien, orain arte lortutako jakinduria eta esperientzia baliozkotuz, araudiak exijitzen dituen 300 ordutako formakuntza ordezkatuz.

Baliozkotzea lortzeko jarraitu behar den bidea ezagutu nahi?

Europako Batzordeak nekazaritzaren alorrean diharduten langileentzako babes gida argitaratu berri du. Gida ez loteslea izan arren, oso kontuan izan beharrekoa da bai nekazaritzan, basogintzan zein abelzaintzan diharduten langileen aldetik.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan