instagramFacebookTwitter

Urtarrilaren 15etik 18ra, arratsaldeko 15,30tatik 19,00tara, Baratzezaintzako Ihardunaldien bigarren edizioa ospatuko da baratza alorreko profesionalentzat. Ihardunaldiak HAZI eta Fraisoro Eskolak antolatuak dira, Abelur, Neiker-Tecnalia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Ikus ezazu ihardunaldien EGITARAUA eta eman lehenbaitlehen izena Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 843.692166 telefono zenbakian.

Ihardunaldi osorako matrikula 50 eurotakoa da eta egun bakoitzekoa, aldiz, 25 eurotakoa.

Fraisoro ESkolak, Lanbiderekin elkarlanean, ondoko ikastaro hau antolatu dute: GAZTAK EGITEA:  Gaztagintzako profesionaltasun-ziurtagiriaren Prestakuntza-modulu bat da.

Ikastaro honen helburua ondoko hau da: gazta mota desberdinak egiten ikastea, oinarrizko gaztagintzatik hasita mota berritzaileetara iristeko, arraska handiagoa izan dezaketen gaztak merkaturatzeko. Artzaien kasuan aukera ezin hobea izan daiteke  gaztandegia geldi dagoen hilabeetan beste irtenbide bat emateko.

Ruben Valbuenak, Valladolid-eko CAntagrullas Abeletxeko entzute handiko gaztagile-maisua (http://www.granjacantagrullas.com/) , emango du ikastaroa.

Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak, Urkomerekin elkarlanean ondoko ikastaro hau antolatu dute: ELIKAGAI BERRIAK EKOIZTEA. Honekin batera egitaraua doakizue. Kontutan hartu hitzaldi guztiak , bi izan ezik, euskaraz izango direla eta ikastaroa Azpeitian egingo dela. 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan