Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak Otsoa Arriskuan dauden espezieen euskal Katalogoan sartzeko tramitazioa hasi berri du eta erabaki honek, kezka larria saortu du abelzaintza estentsiboan jarduten diren abeltzain guztien artean, nahiz ardiak nahi behiak edo behorrak izan.
Hori dela eta, Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak ¨OTSOA. Iberiar Penintsula eta Euskal Herrian otsoaren populazioaren egungo egoera eta bilakaera" izeneko hitzaldia eskeiniko du eta horretarako Estatuan dagoen aditu nagusienetarikoa den Mario Sáenz de Buruaga, biologoa, ikertzailea eta CRN kontsultorako zuzendaria gonbidatu du.
Hitzaldia Apirilaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 15,30tatik 17,30tara ospatuko da Zaldibiako Goizane Zentruan.
Hitzaldia irekia izango da, edonor joateko modukoa baina, hori bai, aurrez izena eman behar da 943.650123 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan
Azkenik, gogoratu, hitzaldia gazteleraz izango dela eta adituaren hitzaldi ondoren, bertaratutakoek aukera paregabea izango dutela beren galderak egiteko.