instagramFacebookTwitter

Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak, OSALAN eta ABELURekin elkarlanean, nekazaritzan Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko ihardunaldia antolatu du Otsailaren 2rako, ostirala, goizeko 11tan hasita, Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolako areto nagusian.

Goizeko 11etan, ihardunaldia zabaldu ostean, OSALANeko Victoria Álvarez emango du indarrean dagoen legediaren berri eta legediak baserritarrongan suposatzen dituzten betebeharrak. Jarraian, SPMAko (Servicio de Prevención Mancomunado Agrario) Sandra Muñozek, prebentzioa egiterakoan zerbitzu amankomunatuaren berri emango du.

Antolatzaileon ustean, gaur egun indarrean dagoen legediaren arabera, Lan arriskuen prebentzioa gure baserrietan bete beharreko eskakizuna da, lehen lehenik, gure osasuna eta etxekoen ongizatea babesteko eta bigarrenik, ustialekuan kontratatuak ditugun langileen istripuak ekiditzeko.

Langileak izan ala ez, lan arrisku prebentzioaren legea bete beharra dugu, bakoitzak bere mailan eta era ezberdinean baina, denok, bete behar dugu legea.

Legeak gure baserrietako aurreikusten dituen betebeharrak eta lege barrunean egoteko Amankomuneko Zerbitzuaren xehetasunak ezagutzeko, honako ihardunaldia antolatu dugu eta interesa izanez gero, eman izena honakoan: 943.650123 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan