Atzo, Martxoak 29, gaueko 23:40tan argitaratu zen Errege Dekretuan Funtsezkoak dien jardueren zerrenda eta etxean geratu beharreko langileentzat ordaindutako baimenaren erregulazioa.
Lehen sektorea, elikagai ekoizlea den neurrian, eta elkagai kateko beste gainuntzeko eragileak funtsezkotzat jotzen dira eta honenbestez, bai baserritarrak bai beren langileak, izango balitu, eta baita ere bere jarduera aurrera eramateko beharrezko diren zerbitzu era jarduerak ere funtsezkoak bezala kalifikatzen dira. Hau da, baserriko jarduera bere normaltasunean egiteko beharrezko diren jarduera lagungarriak, hala nola, albaitariak, ardi ile moztaileak, hondakin (minda) edo subproduktu kudeatzaileak eta beste hainbat lanbide ere funtsezkoak direnez, heuren langileak lana egin dezakete eta askatasunean mugitu.
Beraz, azken egunotan helarazitako zalantzak argitzeko asmoz, azaldu beharra dugu (datozen egunetan aurkakorik esaten ez den bitartean) baserritarrak ez duela inongo ziurtagirik behar bere lan mugimenduak egiteko, hori bai, gainean nahiz txartela berdea, ustialeku koadernoa edota seguritate sozialaren ordainketa agiriren bat eramatea gomendatzen dugu. Baserriko langileentzat baserritarrak bete eta sinatutako agiria eraman beharko du (hemen duzu Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna eta Garapen Ekonomiako sailek adostutako agiria).
Bestalde, gaia argiago uztearren hona hemen Nekazaritzako Ministeritzak atera duen prentsa oharra non 10/2020 Errege Dekretua zehazten den.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Elikadura Balio Katearen eskura jarri du KORONABIRUSARI (COVID-19) AURRE EGITEKO JARDUKETA PROTOKOLOA (3.0 bertsioa) ezartzeko kontsulten zerbitzu teknikoa. Protokolo hori ARRANTZA ONTZI, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA USTIATEGI ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO da, aldi oro eguneratzen joango direna.
Honeaza gain Elikagai kateko partaideen kontsultak bideratzeko zerbitzu teknikoa jarriko da abian (oraindik telefono zenbakia ez badute zehaztu ere), eta goizeko 8tatik iluntzeko 8rak arte egongo da zabalik.
ENBA nekazal elkarteak "Euskadiko Landa Eremuaren Etorkizuna" Jardunaldia ospatuko du Apirilaren 1ean, asteazkena, Hernaniko ORONA ZERO eraikinean.
Jardunaldian Unibertsitateko adituak, landa eremuko gizarteko ordezkariak eta alderdi politiko ezberdinetako ordezkariak elkartuko dira, landa eremuaz kezkatu eta arduratzen dren pertsonak, elkarte nahiz erakundeen topagunea izan nahi duen Jardunaldian.
Jardunaldiaren EGITARAUA ezagutu nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen eta ahal bezain laster, EMAN IZENA.
EZ DA AZOKA ETA FERIAk IXTEKO UNEA, SEGURTASUNA ARAUTZEKO UNEA BAIZIK
Nahiz Eusko Jaurlaritzak nahiz Espainiako Gobernuak sustatutako larrialdirako legedi bereziak estrategikotzat jotzen dute elikadura eta honenbestez, legez bematzen dute bai elkagai dendak zabalik mantenduko direla bai saltokietarako elikagai horniketa.
Hala ere, zalantzak ekiditzearren, hainbat udalerrietan emandako kasuistikaz jabeturik (Bilbao, Durango, …), ENBA nekazal elkartetik dei berezia egiten diegu azoka eta feriak antolatzen dituzten udaletxeei, baserritar askoren elikagai ekoizpena saltokiak diren neurrian, zabalik mantendu ditzatela eta honenbestez, heuren ekoizpena salmenta zuzena bitartez egiten duten baserritarrei elikagai merkaturatzea bermatu.
ENBAren ustean ez da azoka eta feriak ixteko unea, tokiko elikagaiak sustatzeko unea baizik eta azokak itxi beharrean, saltzaile eta erosleen segurtasuna ziurtazeko araudiak ezarri eta aplikazioa bermatzeko.
Euskadiko barazkigintza alorreko hainbat eragilek prentsaurrekoan agertu dute "Famili izaerako euskal baratzagintza sektorearen alde" ko manifestua eta bide batez, Arabako Espejo herrian finkatu nahi duten tomate ekoizpenerako proiektu erraldoiaren aurrean bere ezezkoa borobila plazaratzeko baliatu dira gaurkoan.
Jarraitu irakurtzen eta ezagutu itzazu Manifestuaren xehetasunak.