instagramFacebookTwitter

Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak bere haserrea agertu nahi du, Gipuzkoako Foru Aldundiak baserritarren eskaerei jaramon eginez onarturiko Ehiza aldien Foru Aginduaren aurka EGUZKI talde ekologistak jarri duen helegiteagatik.

Atzo prentsan agertutakoaren arabera EGUZKI taldeak basurdeak eta orkatzak ostegunetara zabaltzeko aginduaren aurka daude, ez basurde izurritea ukatzen dutelako baizik eta aginduaren sorrera Ehiztarien Federazioaren presioa dela kontsideratzen dutelako.

ENBA nekazal sindikatuak aitortzen du, urrian eta azaroan izaniko bileretan agertu genuen bezala, Foru Aginduak jasotzen duen aldaketa baserritarren ordezkarien eskabidea dela, batez ere, basurdeen kalteak etengabe gorantza doazelako eta orain arte, bai Aldundiak azaldu duen epeltasunaren aurrean bai Ehiztari koadrila batzuen agertutako utzikeriaren aurrean, baserritarrok izan gara Aldundiari neurri bereziak har ditzala exijitu diogunak.

Gipuzkoako kasuan basurdeen populazioa etengabe hazten ari da, izurrite mailara ailegatuz eta honenbestez, gure belardi, artasoro eta zuhaitzetan eragindako kalteak ikusirik, ENBAren ustean ezin dugu jarraitu orain arteko neurri txikiekin eta neurri bereziak hartu behar dira.

Bestalde, amaitzeko, EGUZKI taldeari eskatzen diogu ez dezala erabili basurdeak ehizatzeko Foru Agindu berria, Aldundia eta Ehiztarien Federazioaren aurka izan ditzazkeen borrokan, kaltetui nagusiak baserritarrak izango baitira, hain zuzen, teorian, beraiek ere babestu nahi duten kolektiboa.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan