instagramFacebookTwitter

ueENBA nekazal sindikatuak etsigarritzat kalifikatu du atzokoan Europako Nekazaritza Ministru Kontseiluak hartutako erabakia, hain zuzen ere, esne sektoreak bizi duen problematikaren aurrean irtenbide gisara 500 miloi eurotako laguntza zuzenak onartuz.

Baserritarrok ez ditugu limosnarik nahi baizik eta gure ekoizpenarentzat prezio duinak eta horretarako ezinbestekoa da merkatua arautzea, ekoizpena kontrolatzea eta elikagaien katea orekatzea.

ENBAren ustean, okerreko aurreikuspen eta txostenen arabera ezabatu zituen Europak esne kuoten sistema eta orain, ez du erabakia zuzentzeko ez gaitasun ez borondaterik eta honenbestez, baserritarron etorkizuna bihotz gabeko gabeko espekulatzaile, bitartekari, industri eta banatzaileen eskutan uzten du.

Egoera honetan ENBAk ostegunean Madrilen INLAC interprofesionalak ospatuko duen bileran zentratu nahi du, esne kateko eragileen artean heuren arteko harremanei argitasuna, gardentasuna eta jasangarritasuna ezartzeko akordio proposamena gauzatuko delakoan. Dei berezia egiten zaie banatzaileei baina bereziki, jatorri frantziarreko DIA banatzaileari, akordioa sinatu eta bete dezaten eta bestalde, akordioak betetzen ez dituztenentzat, isunak arautzea eskatzen dio Ministeritzari.

Azkenik, ENBAk dei egiten dio Eusko Jaurlaritzari Esne Mahaia konbokatu dezan, esne katea osatzen duten ekoizleak, kooperatibak, industria eta banatzaile artean bertako egoera jarriatzeko eta hartu beharreko erabakiak sustatzeko.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan