instagramFacebookTwitter

ENBAk TAMALGARRIAzat jotzen du Jaurlaritzak merkatuak ixteko hartutako erabakia eta bestalde, Osasuna eta Merkatariza Sailen arteko koordinazioa eza salatu du.

Gaur, Apirilak 8, argitaratutako aginduan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailakalerta egoera irauten duen bitartean elikagaien azokak debekatzen ditu, alerta egoera altxatzen denerako segurtasuna baldintzak ezartzen ditu eta bide batez, landa eremuan ohikoak diren denda-ibilgaulen zerbitzurako debekua edo salbuepenak finkatzen ditu.

Osasun sailak ateratako aginduan, hitzez hitz “elikagaiak eta nekazaritzako eta abelzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizionalen jarduera aldi baterako etetea ezartzen da” eta ENBArentzat, erabakia ulertezinaz gain, tamalgarria da bai azokatara joaten diren baserritar eta kontsumitzaileentzat bai azokak, elikagaiak erosteko gune bezala defendatzen dugun ororentzat,

Bestalde, alerta egoera amaitzen denerako finkatutako baldintzak eta neurriak guztiz onartezinak dira eta kinka larrian ipiniko ditu azoka eta merkatu gehienak.

ENBAtik dei berezia egiten diogu bai Eusko Jaurlaritza bai EUDEL elkarteari elkarlanean jardín eta elikagaien azokak babestu eta sustatu ditzaten.

Azkenik, ENBAk Eusko Jaurlaritzaren barne koordinazio eza salatu nahi dugu, Osasun Sailak azokak debekatzen dituen egun berean, Merkataritza sailak Merkatuak babesteko kanpaina hasi duelako, hitzez hitz, elikagai fresko eta bertakoaz hornitzeko guneak betetzen duten papera aldarrikatuz,

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan