instagramFacebookTwitter

Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak 2020ko Foru Aurrekontua aztertu ostean, hein haundi batean, iazkoaren ahantzekoa dela jabetuz, Aurrekontua 1.478.000 eurotan igotzea proposatzen dugu 4 helburu zehatzak hobetzearren. Proposamena Batzar Nagusietako talde guztiei bidali zitzaien orain 15 egun.

Gazte Plana programarako 200.000 euro gehiago, Ustialekuen Modernizaziorako 600.000 euro gehiago, Landa Bideak programarako beste 500.000 euro gehiago eta azkenik, Landa Elektrifikazio programarako beste 178.000 euro gehiago destinatzea proposatzen dugu.

Azalpenak

40.4.47000.08 Gazte Plana 2020. / 2020ko aurrekontuan guztira 900.000 eurotako aurreikuspena dago, 2020koan 600.000 euro eta 2023rako beste 300.000 eurorekin. Gure ustean, Gazta Planean laguntzen den GAZTENEK plangintzaz gain, gaztetze dinamika bizkortu eta indartzeko beste 200.000 euroa erantsi beharko lirateke, guztira 1.100.000 eurotara igoz.

40.7.76101.01 Landa Bideak 2020. / 2020 urterako 750.000 euro eta 2021erako beste 750.000 euro aurreikusten dira. Gure ustean, azken deialdietako eskabideak ikusirik, 2020 urterako beste 500.000 euro erantsi beharko lirake.

40.7.77000.03 Ustialekuen Modernizazioa 2020 / 2020 urterako 375.000 euro, 2021erako 1.700.000 eta 2022rako 525.000 eurotako partidak aurrikusten dira, guztira 2.600.000 euro direlarik. Azken deialdietako dinamika ikusirik eta laguntzak kalkulatzerakoan ezarrita dauden moduluak eguneratu beharra nabaria aitortuz, 2020rako partidan beste 300.000 euro eta 2021rako partidan beste 300.000 euro eranstea proposatzen dugu, guztira, deialdia 3.200.000 eurotakoa izan dadin.

40.7.77000.07 Landa Elektrifikazioa. Azken urteotan egindako aurrerakada aitortu arren, uste dugu 2020rako aurreikusten den 122.000 eurotako motz geratuko dela eta honenbestez, beste 178.000 euro eranstea proposatzen dugu, guztira 300.000 eurotara igoaz baserri eta landa inguruneko elektrifikazioa hobetzeko.

4 ataleetan proposatzen ditugun beharrak, guztira, 1.478.000 eurotakoak lirateke.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan