instagramFacebookTwitter

Noticias

BBNN.ahuntzak.kopia

Gaur goizean, Azkotian ahuntz liskarrean kaltetutako artzaiak eta bi sindikatuetako ordezkariak izan dira Jon Peli Uriguen diputatuaren hitzak, aurrez aurre, entzuteko.

Agerraldiaren laburpena eta balorazioa egitea zaila bada ere, hona hemen ENBA sindikatutik azpimarratu nahi ditugun puntuak:

- Uriguen diputatua eszenategi politikoan jardun da gezurraz eta hutsunez betetako agerraldi batean, istilua lehenbaitlehen itxi asmoz, egindakoari normaltasunaren jantzia ipini eta gertatutakoaren garrantzia kendu nahiean.

Horretarako, bi argudio nagusi erabili ditu, lehen lehenik, iraganean zenbait enplegatu publikoen gehiegikeriak estaltzeko erabili izan den “korporatibismo politikoa”ren eredu kaxkarrenean, goi mailako politikari bezala bere azpikoen lana babestu eta zalantza zantzuak ezabatu ditu, behin eta berriro, beren langileen autoritatea eta hutsezintasuna azpimarratuz. Bestalde, bigarrenik, liskarrak gizartean eta komunikabideetan izan duen oiartzunaz harritu eta kexatzeaz gain, ahuntzaren gaiaren oiartzuna baserritar sindikatuetatik egindako erabilpen politikoari egoitzi dio.

Salaketa honen aurrean, ENBA sindikatuak argi utzi nahi dio Uriguen jaunari, geu ez gaudela ez Aldundiko basozainak defendatzeko ez eta, alderdi politikoen arteko sestretan sartzeko, baserritarrak babesteko baizik.

- Agerraldian argi asko geratu den bezala baserritar partikularren arteko liskarra zena, baso landaketak egin eta ahuntz jabeen artekoa, liskar politikoa izatera iritsi da, Aldundiaren eskuhartzearekin. Eskuhartze zeharo desproporzionatua, arrazoirik gabekoa, prozedimendua bete gabeko eta gehiegizkoa.

Agerraldian zegoen Roke Akizu zuzendaria berak ere aitortu du publikoki “aldundiak eskuhartu behar ez zukeen gaia zela” baina, hala ere, Aldundiak eskuhartu zuen, beti ere, ostozabalen landaketa babestu asmoz.

Honen aurrean gure zalantzak ditugu Aldundiaren eskuhartzea hain gogorra izango ote zen ostozabalak izan beharrean pinuak izan balira.

- Artzai eta ENBA sindikatuaren ustean oso larria da, jabe partikularren arteko eztabaida bat dela eta, Aldundiak jabetza pribatuan sartu eta ganadua akabatzeko hartutako erabakia.

Zentzu honetan eta are gehiago diputatuaren arinkeriak kontuan izanik, ENBA sindikatua ganaduak eragindako kalteen balorazio ekonomikoaren zain jarraitzen du, Ertzaintzatik egindako eskabideen aurrean azaldutako ixiltasuna azal dezan eta egindako barrabaskeria oinarritzen duen “alarma soziala”ren frogak azal ditzala.

- Datozen egunetan, artzaiak eta sindikatu ordezkariak bilduko dira eman beharreko urratsak (besteak beste, epaitegira jotzea) aztertu eta erabakitzeko.

Tolosan, 2014-09-26

 

Bihar, irailak 26, goizeko 11,30tan Gipuzkoako Batzar Nagusietan Jon Peli Uriguen diputatuak agerraldia egingo du, abuztuaren amaieran Azkoitiko mendietan izandako ahuntz tiroketa dela eta, nekazal sindikatuen salaketaren aurrean bere jarrera agertzeko.

Agerraldia, Batzar Nagusietatik bertatik jarraituko dute bai ahuntz jabeak bai bi sindikatuetako ordezkariek, diputatuaren jokabidearen jarraipen zorrotza egiteko asmoz.

Ahuntz jabe eta sindikatuen ustean, biharko agerraldian, aukera ezinhobea du diputatu jaunak Foru Aldundiko basozainen jokabide okerra aitortu eta aurrez prentsaren aurrean esandakoak zuzentzeko.

Baserri eremuetan, etxeko ateak zabalik daudenez eta sarri askotan, etxean inor edo adinekoak bakarrik daudelako, gero eta ugariago dira lapurretak eta bere saiakerak.Zerbait, saldu edota informazio eskearen aitzakian jende mordoa hurbiltzen da gure ettxe eta auzotara.

Hori dela eta, ERTZAINTZAk bere urratsak ematen ari da eta Urola-Kosta zonalderako zerbitzua ematen duen Azkoitiko ertzain-etxeak arreta zerbitzu berezia sortu du baserri eremuan bizi garenontzat.Bide beretsutik, gure baserrietako segurtasuna hobetzeko hainbat aholku eta gomendio batzen dituen folletotxoa argitaratu dute.

Dirudienez, ertzaintzaren asmoa, zerbitzua Gipuzkoa osora zabaltzea da baina hori iristen den bitartean, aholku garbiak ematen dituzte: inguruan ezezagunak, zarata ezohikoak eta kotxe susmagarriak ikusiz gero, deitu, edozein ordutan horretarako ipinia dagoen telefono zenbakira (943.083780) eta salatu ezusteko txikiena ere.

Salaketa da Ertzaintzaren lanaren abiapuntua, salaketaren faltan ez baita heuren lanarik aktibatzen.

 

 

 

EROSKI.LAGISA

ENBA nekazal sindikatuak irmo salatu nahi du esnearen kasuan distribuzio kateek azken asteotan daramaten jokabidea, zentzurik gabe eta abeltzainak kaltetzen dituen eskeintzak eginez.

ENBAren ustean, eskeintza hauek esnearen katean dauden atal guztien lanaren ordainsari juxtua ezeztatzen dute eta denok dakigu, horrelako kasuetan, ondorio latzenak katebegi ahulenak ordaintzen duela larrutik, hain zuzen ere, abeltzainak.

Bestalde, tamalgarria iruditzen zaio ENBAri, EROSKIren jokabidea, esnea amu gisara erabili eta promozionatuz, azken urteetako joera zapuztuz eta bide batez, Ministeritzarekin sinaturiko hitzarmenak hankaz gora jarriaz.

La organización agraria ENBA denuncia la actitud de la distribución comercial con una alocada carrera de precios a la baja en sus ofertas de leche que no hace más que, en definitiva, ahogar al ganadero haciendo suyo el dicho de un alto directivo de la Comisión Europea que se refiere a dichas ofertas como “jugar con sangre de ganadero”.

En el habitual seguimiento que la organización hace de los diferentes centros comprobamos una temible tendencia a la baja en varios establecimientos comerciales destacando las ofertas de EROSKI (0,53 €/litro), CARREFOUR (0,56) y BM (0,57).

Estos ofertones impiden la justa valorización del trabajo de todos los eslabones de la cadena láctea, presionan a la baja al conjunto del sector y en especial, de los ganaderos que están bastante asfixiados por el alto coste de las materias primas y consecuencia de ello, actualmente, la actitud de la distribución se ha materializado en una bajada de precios, en nuestro caso, la cooperativa KAIKU ha bajado su precio base en 12 centimos para los meses de Julio, Agosto y Septiembre.

Por otra parte, la actitud de EROSKI, anunciando dicha oferta en los medios de comunicación y utilizando la leche como producto gancho rompe el acuerdo suscrito entre las distribuidoras y el Ministerio, por lo que exigimos a EROSKI una rectificación inmediata y la retirada de dicha oferta.

 

2010.07.19 001.kopia

Ihardunaldiaren helburua bikoitza da: ustialekuen kudeaketan aseguruak duen garrantziaz jabetzea eta bestalde, datozen urteetarako Europatik datorren PAC berria ezagutzea, esnea eta okelaren errealitatean sakonduz.

10,30tan. Ihardunaldiaren hasera. Xabier Iraola – ENBA

10,45. Esne eta Larre Behi aseguruaren ezaugarri nagusiak. Ana Catalán – ENESA

11,30. Esne eta Larre Behi aseguruen kostua eta kontratazioa. Javier Olcoz – MAPFRE

12,15. Esne eta Larre Behi aseguruan gertatzen diren peritazioen prozesuak. Jesús Fernando Rubio. Albaitaria eta AGROSEGUROko ordezkaria.

12,45. 2014-2020 urteterako PAC berria, behi ganadutegietan. Asier Barrenetxea – EUSKO JAURLARITZA

13,30 – Amaiera. Getariako Txakolina eta Idiazabalgo J.I. gazta dastaketa.

 

Antolatzailea: ENBA

Eguna: Irailak 29, astelehena

Lekua: ENBAko egoitza / Trinkete plaza – 2 / 20.400 - TOLOSA

* AURREZ izena ematea komeni da, arazoak ekiditzeko (943.650123)

 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Subir