instagramFacebookTwitter

Baserri eremuetan, etxeko ateak zabalik daudenez eta sarri askotan, etxean inor edo adinekoak bakarrik daudelako, gero eta ugariago dira lapurretak eta bere saiakerak.Zerbait, saldu edota informazio eskearen aitzakian jende mordoa hurbiltzen da gure ettxe eta auzotara.

Hori dela eta, ERTZAINTZAk bere urratsak ematen ari da eta Urola-Kosta zonalderako zerbitzua ematen duen Azkoitiko ertzain-etxeak arreta zerbitzu berezia sortu du baserri eremuan bizi garenontzat.Bide beretsutik, gure baserrietako segurtasuna hobetzeko hainbat aholku eta gomendio batzen dituen folletotxoa argitaratu dute.

Dirudienez, ertzaintzaren asmoa, zerbitzua Gipuzkoa osora zabaltzea da baina hori iristen den bitartean, aholku garbiak ematen dituzte: inguruan ezezagunak, zarata ezohikoak eta kotxe susmagarriak ikusiz gero, deitu, edozein ordutan horretarako ipinia dagoen telefono zenbakira (943.083780) eta salatu ezusteko txikiena ere.

Salaketa da Ertzaintzaren lanaren abiapuntua, salaketaren faltan ez baita heuren lanarik aktibatzen.

 

 

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.

captcha 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Subir