Subsidiaritatea PACaren kudeaketarako eta aurrekontu propioa dira, ENBAren ustean, PAC berrirako aldarrikapenak.

WhatsApp Image 2026 04 15 at 17.49.51

Gaur goizean ENBA nekazal sindikatuak Europa mailan gertatzen ari diren bi proiektu nagusien informazioa zabaldu eta gogoeta sustatzeko asmoz, jardunaldia ospatu du Donostiako Kursaal Jauregian.


Jardunaldian, esan bezala, bi gai izan dira hizpide, alde batetik, 2028-2034 aldirako negoziatzen ari den PAC berria eta bestetik, Europa eta Mercosur arteko akordioa.


2028-2034 PAC berria agertzeko Bruselaseko aditu bat izan dugu, hain zuzen ere, Gonzálo Corrales, UPA sindikatuak Bruselasen duen delegazio burua eta berak mahaigainean dauden proposamenen berri eman du, datozen urteetako aurrekontua jasoko duen Urteanitzetarako Finantz Markoa (MFP) eta bertan, nekazal politikak izango duen pisua, hain zuzen ere, %20 inguruko beherakadarekin. Bestalde, oso kezkati agertu da, politika ezberdinetarako aurrekontuan funts berean sartzearekin, are gehiago, erakunde guztietan, aurrekontua norantza bideratu behar den erabakiak hartzerakoan, nekazaritzaren ordezkariek duten pisu eskaxa kontuan izaten badugu.


Ondoren, Euskadiko ikuspuntua eman duten testigantzak izan ditugu,hala nola, Eusko Jaurlaritza, Euromontana eta ENBA ordezkariak, eta hirurak bat etorri dira, PAC berrian Euskadik bere protagonismoa izan dezan ezinbesteko dela subsidiaritatea eta nola ez, mendiko nekazaritzari egokitutako politikak. Iñigo Bilbao ENBAko ordezkaria oso kezkatuta agertu da Euskadi bezalako nazio eta eskualdeetan lehen sektorerako funtsak bermatzeko orduan. Izan ere, nekazaritzak pisu txikia du ekonomia osoan, Europako testuinguru batean, non elikadura pixkanaka beste herrialde batzuen esku uzten den.


MERCOSURen akordioari dagokionez, bi ikuspuntu entzun ditugu: batetik, PROVACUNO, lanbide arteko haragi-behiaren zuzendari ondokoa, Alejandro Gutiérrez, haragiaren gaur egungo sarreraren eta etorkizuneko aurreikuspenen berri eman duena, eta, bestetik, inportatutako haragiaren baldintzak betetzean eta onartutako kontingenteetan kontrolak indartzeko beharra azpimarratu duena; eta Carlos Etxchepare, ekonomialari argentinarra, Hego Amerikako nekazaritza-errealitatea ondo ezagutzen duena, 4 herrialde horien produkzio-errealitateari eta mugimendu geoestrategikoen araberako esportazioen merkataritza-gorabeherei buruzko lezio magistrala eman diguna, non mugimendu guztien epizentroa Txinan dagoela azpimarratu duen.

PONENTZIAK

© 2026 Euskal Nekazarien Batasuna - eskubide guztiak erreserbatuta
Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau