instagramFacebookTwitter

ORONA FUNDAZIOAK jasoko du BASERRITARRON LAGUNAren 5. edizioko saria

ENBA nekazal sindikatuak, BASERRITARRON LAGUNA sariaren bosgarren edizioan ORONA FUNDAZIOA sarituko du abian jarritako jasangarritasunaren bidearen erdi-erdian, langilegoaren elikadura jasangarria, osasuntsua eta bertakoa jartzeagatik.

BASERRITARRON LAGUNA Sariaren lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria; 2015 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat; 2017an ETBko SUSTRAI saioarentzat eta 2019koa azkenik, Nikolas Segurolarentzat.

Orain, 5. Edizioa ospatuko dugu eta izan ditugun hautagai proposamenak aztertu eta baloratu ostean, aurtengo saria ORONA FUNDAZIOAri ematea erabaki dugu.

ORONA FUNDAZIOAk, 2014an erabaki estrategikoa hartu zuen, jasangarritasuna bere jardueraren ipar-orratza bezala ezarriz, ORONA enpresaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna alderaezinak direla erakutsiz.

Jasangarritasunaren bidean, lehen sektorearen ikuspegitik, oso garrantzitsua eta aldi berean, eredugarria da, ORONAk beren langileen elikadura osasuntsua, jasangarria eta bertakoa izateko hartu dituen erabakiak eta emandako urratsak, besteak beste, Diametro 200 bezalako jantokia, Fede Pacha sukaldari bikainarekin elkarlanean, eta langileentzako barazki kutxen zerbitzua eskeiniz.

ORONAk sustatutako dinamika, txalogarria izateaz gain, enpresa mundurako eta heuren jantoki-katering zerbitzutarako islatzen duen eredua da ENBArentzat, enpresa mundutik lehen sektorea eta ingurumenaren alde egin daitekeen lan bikainaren ispilu eta honenbestez, erabakiaren elementu eragilea da, sariarekin erdigunean kokatu nahiko genukeena.

Saria Urtarrilaren azken igandean, urtarrilaren 30ean, ORONA Fundazioko areto nagusian ospatuko dugun ENBAren Batzar Orokorrean banatuko dugu.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan