instagramFacebookTwitter

JAIME ZUBIAren BIZI IBILBIDEA

JAIME ZUBIA ZINKUNEGI jauna, jaiotzez zumaiarra (1937-06-17), ikasketaz Nekazaritzako peritua da Nafarroako Unibertsitatean lortutako tituluari esker.

PRESTAKUNTZA. ZABALEGIko Nekazari Eskolako irakasle gisara hasi zen 60ko hamarkadan eta geroztik, bertako arduraduna izan zen, helduen formazioan zentratuz.

Baserritarren prestakuntza eta nekazari berrien formazioa izan da bere bizitzako lan-arlo nagusia eta dedikazio osoa eskaini diona.

KOMUNIKABIDEAK. Jaime Zubiak, nekazaritzak komunikabide alorrean islada izan zezan, lan luze eta oparoa egin du, "Garoa" ezizenez hainbat mediotan parte hartu zuen garai batean, prentsan zein irratian eta horrezaz gain, zenbait lanen egile edo partaide ere bada: Nuestro Trabajo Oscuro (1964) eta elkarlanean El caserío rentable (1969)

"Sustrai" aldizkaria, nekazaritza eta arrantza munduari loturiko aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kide izan da.

Loiolako Herri Irratian 60ko hamarkada erdi aldetik hasita ari da “Erein, erein hazia” izenez hasieran eta “Baserria” izenez gero, irratsaioak egiten, 2010 urterarte Gipuzkoako Herri Irratian eta gaur egunarte, Onda Vasca irratian. Guztira, hemengo baserritarrei Europako, Espainiako, Euskal Herriko zein Gipuzkoako albiste jakingarrien berri eta mundu horretan sortu izan diren proiektu interesgarri guztien informazio ahalik hurbilena emanez badaramatza 50 urte inguru.

KONPROMEZU POLITIKOA. Jaime Zubiak, 2 agintaldi ezberdinetan, Gipuzkoako Foru Aldundian ardura politikoa izan zuen, lehenik, 1987tik 1991ra, Nekazaritza eta Arrantza saileko Foru Diputatu bezala eta bigarrenik, 1999tik 2003ra Nekazaritzako zuzendari bezala.

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan