Beherapena eta izozketak tarteko, aurrekontua gutxitzen badoa ere, pertsonalaren atala bere horretan mantentzen da eta une honetan, aurrekontuaren %33ra iritsi da, 2011ko %25koarekin alderatuz. Gure harridurararako, baserritar gero eta gutxiago garen une honetan, gure inguruan diharduten funtzionari eta teknkikari kopurua mantendu edo gorantza doa.
2014ko aurrekontuaren aurrean ENBA nekazal elkarteak 2.365.333 eurotako igoera planteatzen du eta aurkeztutako eskakizunen artean hauexek azpimarratu nahi ditu: nekazal ustiapenen modernizazioa eta berrikuntzarako Inbertsio Plana (900.000 euro); Basotako Inbertsio Plana (500.000 euro), sektoreko elkarte sarea (333.075 euro); Genetikako Hobekuntza Plangintza (500.000 euro), Haziendaren Osasun Hobekuntza plana (200.000 euro).