Gure baserrietan familiaz kanpoko esku-lana gero eta beharrezkoagoa zaigu.
Kanpoko jendea kontratzerakoan paperekin dituzten arazoak batzutan lan ihardunaldiko orduen gaiarekin besteetan, gero eta maizago ikusten dugu gure ustiapenetan ditugun langileekin arazoak eta tirabirak.
Extranjeriako legedia gero eta zorrotzagoa da eta Gobernu Zentralak legezkanpoko enplegua azaleratzeko PLANA duela ikusita, gure ikuilu eta lursailetan egiten diren inspekzioak ere gehitzen ari dira.
Inspekzioen ondorioak oso larriak izaten ari dira, kasu askotan, isun garrantzitsuak tarteko baina kasu batzutan, ondorio penalak ere.
Paperak dituzten langileekin, beste mota bateko arazoak badira ere, arazoak ditugu heuren lanorduak gure baserriko beharretara egokitzeko eta langile-baserritar arteko tirabirak gero eta ohikoagoak eta istilutsuagoak dira.
Hau dela eta, ENBAtik hainbat bilera egin ditugu bai LANBIDE eta GURUTZE GORRIA bai ASAJA ta ABELURekin gaia lantzeko eta ahal den neurrian, baserritar profesionaleen interesak defendatzeko.
Emandako pausuak eta lortutako informazioaren berri emateko, langileak dituzuten edota kontratatzeko aukera izan dezakezuentzat BATZARRA ospatzea erabaki dugu Azaroaren 26an, goizeko 11tan Tolosako ENBAren bulegoko batzar aretoan.