instagramFacebookTwitter

 

Azken egunotan ENBA sindikatua sagardogileen 2 elkarteekin bildu da, Sagardogileen Elkartea eta Sagardo Mahaia, kanpaina berriari buruz mintzatzeko.

Sagarraren heldutasuna SAGARDOETXEAk egindako txostenean jasotzen da eta teknikarien aholkulariei jaramon eginez, sagarra tolarean entregatzeko epea Irailaren 24an zabalduko da ELKARTEAren kasuan eta 25ean MAHAIAren kasuan. (Kasu guztietan egokiena, ekoizlea bere ohiko sagardogilearekin harremanetan jartzea litzateke).

Erreferentzizko prezioari dagokionean ere, 2 elkarteen artean desadostasuna da agerian, Sagardo MAHAIA-GORENAK iazko prezioan mantentzen da (sagar homologatua 0,26€/kg eta gainuntzekoa 0,22€/kg) eta Sagardogile ELKARTEkoak zertxobait igotzen da homologatutakoa (homologatua 0,27 €/kg eta gainuntzekoa 0,24 €/kg).

Bi elkartek aurreko kanpainan krisialdiak izandako eragina azpimarratu izan dute bai botilan bai txotxean eta erreferentzi gisa bada ere, batzuk behintzat, iazko %20ko beherapenari beste horrenbestekoa aurreikusten dute 2013 urterako.

ENBAtik argi dugu azpisktorearen etorkizuna ekoizleen profesionalizazioaren bidetik etorriko dela eta horretarako ekoizleen formazioa, aholkularitza eta batasuna landu behar dugula baina era berean diogu, ezin dela BERTAKOTASUNArekin jokatu hain modu urrian eta ezinezkoa dela, krisialdiari aurre hartu nahiean, sagardoaren prezioari eutsi baserritarroi ordaindutako prezioari hainbeste urteetan izoztuta edo jeitsiaz.

Azkenik, bigarren urtez, ENBAk dei egiten dio Aldundiari jarrera proaktiboa har dezan azpisektore honetan eta sagardo munduan nolabaiteko ordena jartzeko asmoz, mahaigaineratu dezala hain beharrezko diren datuak (sagar ekoizpena, kanpo eta bertako erosketak, ekoiztutako sagardo litroak, kalitatezko markapean egin eta merkaturatutakoak, etb.).

 

 

 

 

 

 

 

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan